INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon batek neskalaguna hil du Torreviejan

68 urteko gizona atxilotu dute homizidio delitua leporatuta. Emakumearen gorpuzkiak aurkitu dituzte edukiontzi batean.
Hilketa matxista gertatu den tokia, Torreviejan
Hilketa matxista gertatu den tokia, Torreviejan. Argazkia: EFE

70 urteko gizon batek 68 urteko emakumezko bikotekidea hil du bart Torreviejan (Alacant) eta ondoren zatikatu eta gorpuzkiak zaborrontzira bota ditu. Ustezko hiltzailea atxilotu egin dute eta homizidio delitua leporatu diote.

Guardia Zibilak atzo jakinarazi zuenez, gorputz zatia aurkitu zituzten edukiontzi batean. Horren ondotik, udalerriko hondakinen bilketa geldiarazteko agindua eman zuten beste edukiontzietan gorputz zati gehiago egon zitezkeelakoan. Ikertzailek hainbat zabor poltsa bildu dituzte biktimaren gorpuzkiak izan daitezkenekin.

Bikotearen etxebizitza miatu du hainbat orduz Poliziak.

Genero indarkeria kasu bat dela baieztatu dute ikerketako iturriek.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X