Abian da 'Janaria ez da botatzen' kontzientziazio kanpaina, janari-galera saihestea helburu
Eusko Jaurlaritzak eta Elika Nekazaritzarako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioak Janaria ez da botatzen kanpaina abian jarri dute, elikagaiak xahutzea saihesteko helburuz.
Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaian Politikako sailburuordeak eta Arantza Madariaga Elikako zuzendari kudeatzaileak aurkeztu dute abenduaren 20ra arte egingo duten kanpaina.
Hiru astez mezuak eta gomendioak emango dira idatzizko prentsan eta prentsa digitalean, irratian, sare sozialetan, autobusetan eta hiru euskal hiriburuetako markesinetan. Batetik, gizartea arazoaz kontzientziatu eta janaria "botatzeak" dituen ondorioak azaleratu nahi dituzte, eta, bestetik, irtenbideak edo gomendio xumeak eman nahi dituzte kontsumitzaile bakoitzak elikagaien xahutze handia murrizten lagun dezan.
Europako Batasunean ekoitzitako elikagaien % 20 inguru galtzen edo xahutzen dira, eta bi egunetik behin 33 milioi pertsonak ezin dute kalitatezko janaria eskuratu. Gainera, elikagaiak xahutzeak eragin izugarria du ingurumenean, EBn berotegi-efektuko gasen isurketa guztien % 6 inguru baitira eta lurra eta ura bezalako baliabide natural mugatuek alferrikako zama jasaten dute.
Datu horiek eskuan, Eusko Jaurlaritzak, Europako Itun Berdea sustatu asmoz, Basque Green Deal-Euskadiko Itun Berdea ekimena jarri zuen abian duela hilabete batzuk. Ekimen horrek markatzen du Euskadik krisialdi klimatikotik irten eta garapen inklusiboagoa eta jasangarriagoa izateko jarraituko duen ibilbide-orria. Itunaren helburuen artean elikagaien xahutze handia murriztea dago, NBEk ezarritako irizpideen haritik. Garapen Jasangarriko Helburuen artean (12.3 helburua) "xehekako salmentan eta kontsumitzaileen artean biztanleko alferrik galtzen diren elikagaien kopurua erdira murriztea, eta elikagai-galerak murriztea ekoizpen- eta hornikuntza-kateetan" 2030erako.
2018. urtearen hasieran diseinatu zuen Eusko Jaurlaritzak, Elika Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunerako Euskal Fundazioaren bidez, elikagaiak xahutzearen aurkako Euskal Estrategia eta Elikadura Zirkularrarekin, Hondakinak Murriztearekin eta Euskadiko Gastronomia eta Elikaduraren Plan Estrategikoarekin lotu zuen.
Itun horren baitan jarri dute martxan, hain zuzen ere, Janaria ez da botatzen kanpaina.
Xahutzearen diagnostikoa abian
Horrez gain, 2019 eta 2020 artean ELIKAk koordinatu eta HAZI, AZTI, IHOBE, Euskadiko Elikaduraren Clusterra eta Neiker biltzen zituen lantaldeak EAEko xahutzea diagnostikatzeko metodologiaren lehenengo diseinua eta zehaztapena egin zuen, eta diagnostikoko lehen urrats gisa, lehen sektorea (nekazaritza eta abeltzaintza) eta elikagaigintza aztertu dira, FAOren arabera munduko elikagai-kate osoan egiten den xahutzearen % 30 sektore horretan izaten baita.
Lehen sektorean, esaterako, ekoitzitako guztiaren % 3,70 galtzen dela uste da. Galera horiek honela banatzen dira nekazaritzako eta abeltzaintzako azpisektoreetan: % 7,10 nekazaritzan eta % 3 abeltzaintzan; baratzezaintza da galera handiena sortzen duen nekazaritzako jarduera.
Nekazaritzan galerarik handiena uzta biltzean edo ekoizpen prozesuan izaten dira (% 40) eta jarraian datoz klimatologiak, izurriteek eta abarrek eragindako kalteen ondoriozkoak (% 29,1) eta kalitate-estandarrak ez betetzearen ondoriozkoak (% 16,4). Erdia baino gehiago (% 57,6) ez da aprobetxatzen inondik inora, eta gainerakoa animaliak bazkatzeko izaten da, batez ere. % 3,4 baino ez da bidaltzen elikagaien bankuetara.
Abeltzaintzari dagokionez, galeren arrazoi nagusiak antzekoak dira: ekoizterakoan edo biltzerakoan (% 33,33), produktuan kalteak (% 27,45) eta estandarretara ez egokitzea (% 13,73). Galera horien ia erdia (% 47,62) ez da aprobetxatzen, % 19,05 animaliak elikatzeko izaten da eta % 2,38 elikagaien bankuetara bidaltzen da.
Elikagaien industria da nekazaritzako elikakateko bigarren katebegia eta hala hartu du azterketak ere. Hasierako datuen arabera, ekoitzitako bolumenaren % 5,36 galtzen da. Aldiz, txostenak nabarmentzen du enpresak ohartzen direla elikagaiak xahutzearen eragin ekonomikoaz, sozialaz eta ingurumenekoaz, eta murrizteko lanean ari direla. Xahutze handiena eragiten duten jarduerak harakintza-industria, beste elikagai-industria batzuk eta okintza eta ehokuntza dira
Zergatiei dagokienez, galeren % 63,2 ekoizpen-prozesuan izaten da, % 19,3 kalitate-kontroletan eta % 12,3 ekoizpen-soberakinak daudelako. Galera horien % 25 balio erantsiko osagaiak ateratzeko izaten dira, % 21 elikadurara joaten da eta % 14 elikagaien bankuetara. % 21 ez da inondik eta inora aprobetxatzen.
Zure interesekoa izan daiteke
Riglosko suteak aurrera jarraitzen du Huescan, baina sugarrak ez dira herrietara iritsi
Suteak 15.000 hektarea baino gehiagori eragin die dagoeneko, eta 18 herri hustu dituzte; 600 suhiltzaile eta langile ari dira sugarrak geldiarazteko lanean.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute
Guztira, 75 eta 100 hektarea artean kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, eremua egonkortuta mantentzeko eta erabat kontrolatzeko ahaleginean aurrera egiteko.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolatzea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan bertan jarraitu beharko dute lanean, ingurua hoztu eta garrak berriro piztuz gero berehala itzaltzeko. Larunbatean, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak jakinarazi du bat-batean ur-goraldiak izateko arriskua dagoela ia arro osoan
Hauek dira ostiral arratsaldean horien eragina jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castello.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatu" ez dezaten.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea atrakzioz bete da berriro
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-postu, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazkoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.