Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto bat irauli da eta bi lagun zauritu, A-624an Amurrio parean

07:30ean gertatu da istripua eta itxita gelditu da erreietako bat. Zauritutako pertsonak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.

Bi lagun zauritu dira gaur goizean A-624 errepidean, Amurrion auto bat irauli ostean, Segurtasun Sailak aditzera eman duenez. 

07:30ean izan da istripua eta errepideko bi erreietako bat itxi egin behar izan dute.

Zaurituak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X