Lehendakariak edukiera % 60ra mugatzea eta ordutegia 01:00era murriztea eskatu du
Hau da Iñigo Urkullu lehendakariak gaur arratsaldean Pedro Sanchez Espainiako presidenteak pandemiaren bilakaera aztertzeko eta neurri partekatuak aztertzeko deitutako ezohiko Presidenteen Konferentziara eraman duen proposamena.
1. Kanpoaldean maskara nahitaez erabili beharra.
2. Urtarrilaren amaierara arte, merkataritza-, gizarte- eta kultura-jarduera guztietarako gehieneko itxiera-ordutegia ezartzea, 01:00etan.
3. Oro har, urtarrilaren amaierara arte % 60ko edukiera-muga ezartzea mota guztietako establezimenduetan eta barne-esparruetan.
4. Horrez gain, ekitaldien esparruan, aldi berean honako edukiera-muga hauek ezartzea:
- Edozein motatako gizarte-, kultura- edo kirol-ekitaldietarako esparruetan gehienez ere 600 pertsona bil daitezke barrualdean eta 800 kanpoan.
- 1.600 eta 5.000 pertsona arteko edukiera duten esparruetan, barnealdeko gehieneko edukiera 800 pertsonakoa izango da, eta 1.200 pertsonakoa kanpokoetan.
- 5.000 pertsonatik gorako edukiera duten esparruetan, gehieneko edukiera % 50ekoa izango da.
5. Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetan, bai eta diskoteketan eta gaueko aisialdirako gainerako establezimenduetan ere, urtarrilaren 31ra arte, zutik kontsumitzea debekatzea, bai eta mahai edo mahai multzo bakoitzeko bezero-elkarteak gehienez 10 pertsonara mugatzea ere, barrualdeetan zein terrazetan.
6. Aldi berean, barneko instalazioetan kirola egiteko gehienez 10 pertsonako taldeak antolatu beharko direla zehaztea, baita aldagelen erabilera % 50eko okupaziora eta dutxak banaka erabiltzera edo pertsonen arteko bi metroko distantzia mantentzera mugatzea ere.
Ordutegi bereziak Eguberri bezpera eta jaiegunetan
Era berean, lehendakariaren proposamenak ezartzen du 2021eko abenduaren 24, 25 eta 31n eta 2022ko urtarrilaren 1, 5 eta 6an merkataritza-establezimendu guztiak eta ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzu guztiak 21:00etan itxi beharko direla. Salbuetsita geratzen dira 2021eko abenduaren 24an eta 31n eta 2022ko urtarrilaren 5ean 23:30ak arte afariak zerbitzatu ahal izango dituzten jatetxeak, eta jantokiak ordu horretarako hustu beharko dira. Gasolindegiak, zerbitzuguneak eta farmaziak ere muga horretatik salbuetsita daude.
Euskadik eguneko positiboen marka berri bat hautsi du azken orduetan, kasu berriak 3.588ra igo baitira, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia-tasa metatua ere pandemia osoko maximora heldu da, 1.344,31 kasuraino.
Zure interesekoa izan daiteke
AEK-k Korrikatik kanpo utzi du CCOO sindikatua, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.