Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperatura goxoak eta zeru hodeitsuak izango dira Gabon eta Eguberri egunetan

Hodeiak nagusituko badira ere, ostarterik egongo da, Euskalmeten arabera. Prezipitazio arinak espero dira eta hego-haizeak indartsu joko du mendialdean.
Nubes y claros en Azkoitia. Foto: Andoni Martín González
Nubes y claros en Azkoitia. Foto: Andoni Martín González

Eguraldi aldakorra eta tenperatura goxoak iragarri ditu Gabon eta Eguberri egunetarako Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Hodeiak nagusituko dira datozen bi egunetan, baina ostarteak ere izango dira.

Prezipitazio arinak espero dira bi egunetan. Bihar tantaren bat bota dezake batez ere goizaldean. Gainera, hego-haize zakarra ibiliko da mendialdean, eta gauean are gehiago indartuko da. Tenperatura goxoak izango dira, 16-17 ºC ingurukoak isurialde atlantikoan eta 8-10 ºC-koak mediterraneoan. Minimoak, aldiz, 10-12 ºC inguruan ibiliko dira itsasertzean; 3-8 ºC artean, barnealdean.

Abenduaren 25ean antzeko eguraldia aurreikusi du Euskalmetek. Hodeiak nagusituko dira, eta egunaren bigarren erdian ugaritzen joango dira. Ondorioz, prezipitazio batzuk izatea espero da, arinak eta noizbehinkakoak. Barnealdean euria egiteko probabilitate handiagoa izango.

Hego-haizeak gogor joko du goizean, baina arratsalde aldera indarra galdu eta mendebaldeko edo hego-mendebaldeko ukitua hartuko du. Tenperaturek berdin jarraituko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X