Gaurtik aurrera farmaziako autotest bat ez da nahikoa izango baja hartzeko Nafarroan
Nafarroako Osasun Departamentuak proba diagnostiko propioak egingo dizkie baja hartu behar duten pertsonei gaurtik aurrera, baita farmaziako autotest bidez covid-19an positibo eman dutenei ere. Horrela, positiboa baieztatuko dute, Foru Gobernuak ohar batean jakitera eman duenez.
Pertsona interesdunak jarraibideak eta hitzordua jasoko ditu, prozesua osasun sistema publikoan bigarren proba batekin bukatzeko.
Helburua "osasun sistema eta sozioekonomia gainkargatzen ari diren prozesuak azkartzea da, intzidentzia handiko testuinguru batean, aldeen berme guztiak mantenduz", azaldu du Nafarroako Gobernuak.
Positiboen zati bat Osasunbidearen ala erakunde pribatu homologatuen PCR edo antigeno probekin baieztatzen zituzten dagoeneko; ondorioz, baja eta alta horien kudeaketan ez da aldaketarik izango, normalean medikuak tramitatuko ditu, baina bilakaera klinikoa aztertu ondoren.
Farmaziako autotest baten bidez zirkuitoan sartu diren positiboak, ostera, Osasunbideak baieztatuko beharko ditu bigarren proba baten bidez. Herritarrek autotestak gero eta gehiago erabiltzen ari dira. Gainera, Ministerioak 2,94 euroko salneurria finkatu du.
Gaurtik aurrera, autotest batean positibo ematen duten pertsonak antigenosfarmacia@navarra.es postaren bidez egoeraren berri emango dute, nahiz eta telefonoz egitea ere posible izango den, posta elektronikoa lehenetsiko da.
Pausoa nahikoa izango da osasun zirkuitoan "positibo" bezala sartzeko; jarraibideak eta aholkuak bidaliko dizkiete kutsatuari zein haren harremanei, osasun zentrotik jarraipena eginez etab.
Baina baja beharrezkoa izanez gero, jakinarazi beharko dute, osasun sistemak beharrezko datu guztiak eskatuko dizkie, eta "lehenbailehen" hitzordu bat emango die, positiboa baieztatzeko bigarren proba diagnostiko bat egiteko Osasunbideko zentro batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.