Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolpean dute baimendutako erreketa batek eragindako baso sutea Deban

04:38 aldera biziagotu da baso sutea Mardari auzoan. Suhiltzaileak kaltetutako eremua hozten ari dira, eta kalteak aztertzeko esperoan daude.

Baimendutako erreketa bat biziagotu egin da Debako Mardari auzoko landagune batean, baso sute bat eraginez. Sua 04:38 aldera zabaldu da, eta suhiltzaileak berehala bertaratu dira; 05:50erako kontrolpean zuten, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Iturri horien arabera, baliteke goizaldeko haize boladek eragin izana erreketa biziagotu izana. Astelehen goizean, suhiltzaileak kaltetutako gunea freskatzen aritu dira, badaezpada, eta suak eragindako kalteak aztertzeko esperoan daude.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu