Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
17 urteko adingabe baten hilketa saiakerarekin lotuta atxilotutako zazpi gazteak aske utzi dituzte —azken biak atzo—, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gasteizen gertatu zen erasoa iragan ostegunean, 18:30 aldera. Antza denez, bost lagunek gazteari eraso egin zioten, eta auto batean ihes egin zuten.
Biktima Txagorritxu Ospitalera eraman behar izan zuten, zauri handiak baitzituen, eta Ertzaintzak bilaketa dispositibo bat zabaldu zuen.
Handik gutxira, ustezko erasotzaileetako batzuk atxilotu zituzten, hilketa saiakera egotzita.
Bi egun geroago, larunbatean, Bilbon beste bi gazte atxilotu zituzten erasoarekin lotuta, 19 eta 21 urte bitartekoak biak.
Epailearen aurretik igaro ostean, baina, aske geratu dira guztiak, aipatu iturriek adierazi dutenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera