Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Hiru gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu Ertzaintzak Beasainen, Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan lapurretak egin dituztelakoan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez, gehienbat Goierri eskualdean egindako lapurretekin du zerikusia desegindako gaizkile taldeak, eta 100 bat objektu atzeman dizkiete, tartean, erreminta-kaxak, tresna informatikoak eta erabilera ezberdinetarako makina txikiak. Material guztia etxebizitza batean aurkitu dute agenteek.
Oharraren arabera, Donostian eta Zegaman izandako bi lapurretengatik jarritako salaketen ondoren abiatu zuten ikerketa. Kasu horietan, ordenagailuak, garbiketa-produktuak, elikagaiak eta arropa eraman zituzten.
Ikerketen ondorioz, 35 urteko emakume bat eta 29, 32 eta 40 urteko hiru gizon identifikatu zituzten, eta joan den ostiralean egin zituen atxiloketak Ertzaintzak, indarra erabilita lapurreta egitea eta talde kriminaleko kide izatea delituak leporatuta. Denak epailearen esku utzi dituzte.
Ertzaintzak dei egin die lapurreten biktima izan diren herritarrei, Beasaingo ertzain-etxetik igaro daitezen, lapurtutako objektuak berreskuratzera. Horretarako, jarritako salaketa aurkeztu beharko dute, eta baita ere, objektuen erosketa-faktura, argazkia edota froga gisa balio dezakeen beste dokumenturen bat.
Atzemandako objektuen artean, etxetresna elektrikoak, musika-tresnak, jostailuak eta oinarrizko produktu ugari ere badaude.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera