Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du gaur, Berrizen (Bizkaia), emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gaur izan da gertakaria, 07:20 aldera. Ertzaintzak telefono deia jaso du Berrizko etxebizitza batean emakume bat sastatzen ari zirela ohartarazteko.
Patruilak iritsi direnean, erasotzailea kalean zegoen, eta atxilotu egin dute. Biktima, 38 urtekoa, larri zegoen etxebizitza barruan, eta arma zuriz egindako hainbat zauri zituen.
Aipatu iturriek zehaztu dutenez, bikotearen lau seme-alabek eta bizilagun batek geldiarazi dute erasoa.
Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman dute, helikopteroz. Halaber, biktimaren alabetako bat, 15 urteko adingabea, arin zauritu du aitak.
Gizonezkoa, 48 urtekoa, atxilotu egin dute, hilketa saiakera egotzita, eta polizia-etxean dago.
Manifestazio zaratatsua
Berrizko Mugimendu Feministak gogor salatu du erasoa, eta bere mina, haserrea eta amorrua adierazi ditu, halako gertakariek ez dutelako etenik. "Gogor salatzen dugu indarkeria matxistaren adierazpen hau. Min ematen digu eta amorrua sortzen digu halako eraso larriak oraindik gertatzen jarraitzeak. Ez dugu onartzen, ezta onartuko ere, emakumeen aurkako indarkeriaren inolako adierazpenik", azaldu du taldeak, ohar batean.
Gertatutakoa salatzeko, manifestazio zaratatsua deitu dute biharko (asteartea), arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta. Herritar guztiak deitu dituzte protestan parte hartzera, esan dutenez, funtsezkoa delako "komunitate gisa erantzun irmo eta bateratua ematea".
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera