Hileko mingarrien bajak ez du egun mugarik eta gutxieneko kotizaziorik izango, eta Estatuak ordainduko du
Hileko mingarri batengatik baja hartzeko aukera jasoko du azkenean abortuaren legeak. Azken egunetan gaiak ika-mikak piztu ditu Espainiako Gobernuaren barruan. Horrela, Gizarte Segurantzak bajen % 100 ordainduko du lehen egunetik, Estatuko zenbait komunikabidek aurreratu dutenez.
Irene Montero Berdintasun ministroak berak baieztatu du txio baten bidez: "Legez aitortuko dugu hileko mingarriengatik baja hartzeko emakumeen eskubidea, eta Estatuak lehen egunetik ordainduko du".
"Dagoeneko lanera minarekin joatea normala ez izateko eta hilekoaren inguruko estigma, lotsa eta isiltasunarekin amaitzeko aurrerapausoa ematen dugu. Eskubideetan aurrera egiten dugu", erantsi du ministroak.
Xehetasun guztiak ixteko eta testua datorren asteartean Ministroen Kontseilura heltzeko zain, iturriek zehaztu dutenez, bajak lehen egunetik Gizarte Segurantzak ordainduko ditu, ez enpresak; eta ez dute gutxieneko kotizaziorik eskatuko.
Bajak ez du egun kopuru zehatzik aurreikusten, emakume bakoitzak behar dituenak baizik, iturriek jakitera eman dutenez.
Duela bi egun abortuaren legeko zirriborro bat argitara eman zuten. Hileko mingarriengatik hiru eguneko bajak jasotzen zituen zirriborroak.
Ministerio batzuek ezustean harrapatu zituen, eta araudiaren alde garrantzitsuak oraindik negoziatzen ari zirela ziurtatu zuten. Jose Luis Escriva Inklusio eta Gizarte Segurantza ministroak berak koalizio Gobernuan "eztabaidan" zegoen neurria zela esan zuen.
"Emakumeentzako Beste aurrerapauso historiko bat da", idatzi du Angela Rodriguez Pam Berdintasun Estatu idazkariak Twitter sare sozialean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iraungitako txertoa jaso duten 23 pertsonari txerto hexabalentea jarri diete berriro
Alberto Martinez Osasun sailburuak azaldu duenez, iraungitako txerto hexabalentea beste 29 pertsonari ere jarri ote zitzaien ikertzen ari dira, baina erregistroan egindako akatsak izan daitezkeela aurreratu du. Dena den, txertoen intzidentzia "bideratuta" bideratuta dagoela eta orain gertaturikoa argitzea falta dela nabarmendu du.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Obanosen, horietako bat larri zaurituta, etxebizitza batean izandako leherketa batean
Lehen hipotesien arabera, hiru atxilotuak leherketa eragin duen osagairen bat manipulatzen ari ziren.
Espainiako Gobernuak sare sozialetan sartzea debekatuko die 16 urtetik beherakoei
Pedro Sanchezek iragarri du Espainiak sare sozialen zuzendariak erantzule egingo dituela legez kanpoko eta gorrotozko edukiengatik.
Goiz gorabeheratsua Kataluniako Rodaliesen, zirkulazioa bi bider eten da eta
Lehen mozketa 07:10 eta 07:15 artean gertatu da; bigarrena, berriz, 08:08 eta 08:19 artean. Renfek adierazi duenez, trenak normaltasunez dabiltza dagoeneko.
38 urteko gizon bat hil da Bergaran, auto batek harrapatuta
Ezbeharra 07:15ean gertatu da, Ibarra kalean.
Auto-ilarak Bilbon, hainbat ibilgailuk istripua izan baitute Zorrotza parean
Hiru ibilgailuk talka egin dute eta ondorioz erreietako bat itxi dute. Hori dela eta, lau kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: iraungitako txertoak, San Blas eguna eta EEEa Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Zaldi-probek beteko dute idi-proben lekua Abadiñoko San Blas egunean
Erroskilla eta eztarria babesteko lokarriekin batera, idi-probek leku berezia izan ohi dute sanblasetan, baina, aurtengoan, egitarauan moldaketak egin behar izan ditu Udalak, dermatosiaren ondorioz.
Dermatosi nodular kutsakorraren aurkako neurriak eguneratu ditu Jaurlaritzak
Behi-aziendak azoka eta erakustaldietan egotea debekatu da, baina aldundiek salbuespenez baimendu ahal izango dute ustiategi bereko behiak egotea, zenbait baldintza beteta. Neurri horrek ate joka diren inauterietako bigantxen ikuskizunak eta sokamuturrak egitea ahabildetu dezake.
Onddoekin egindako ontziak errealitate izan daitezke etorkizunean
Gueñesko Basque Biodesing Centerren urteak daramatzate mizelioa ikertzen. Onddoetatik datorren materiala da, urarekiko erresistentea eta biodegradagarria, eta etorkizunean plastikoa edo kartoiak ordeztu ditzake ontziak egiteko.