EITB Aita Marin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izaskun Arriaran, misio arduraduna: ''Erreskatatutako 11 pertsonak osasun egoera onean daude''

Izaskun Arriaran. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Izaskun Arriaran, misio arduraduna: ''Erreskatatutako 11 pertsonak osasun egoera onean daude''
Goizaldean erreskatatutako 11 pertsonen artean 16 urteko mutiko bat dagoela baieztatu du Izaskun Arriaranek. Denen osasun egoera ona dela eta PCR probetan negatibo eman dutela ere jakinarazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Plantazio handiak hedatzen ari dira, eta saguzarrak eta Amazonia mehatxatzen dituzte

Brasilgo Amazonian, plantazio handiek saguzar frugiboroen (frutajaleen) bizimodua hankaz gora jarri du. Funtsezko espeziea da bertako haziak eta landaredia mantentzeko. Monolaborantzak eremuan zehar mugitzea galarazten die saguzarrei, eta horrek oztopatzen du haziak barreiatzea. Saguzarrek garraiatutako hazi bakoitzak ikaragarri laguntzen du zuhaitz, fruitu, baso eta sabanak birsortzen. Amazonia babesteko beharrezkoak dira.

Begoña Pedrosa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Begoña Pedrosa: "Irakasleen eskubideen edo euren lanaren aurkako edozein jokabide onartezina da"

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak babesa adierazi nahi izan dio Santurtziko ikastetxe bateko ikasle talde baten jazarpenaren biktima izan den irakasleari. "Ikastetxeak Ikasleen Eskubideei eta Betebeharren Dekretuaren esparruan aurreikusitako prozedurak aktibatu ditu, eta sailetik prozesu horri laguntzen jarraituko dugu, hurbiltasun eta errespetu osoz", adierazi du Pedrosak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X