Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beroak eta hegoaldeko haize zakarrak Nafarroako suteak itzaltzea zailduko dute

Lurraldearen erdialdea ez dago beroagatik abisupean, baina 34 ºC-ko maximoak espero dira. Haizeak gogor joko du hegoaldetik, eta iluntzera arte ez da aldaketarik espero. Gainera, ez du euririk egingo.
Suhiltzaileak San Martin Unxeko sutea itzaltzeko lanetan.
Gaurko hegoaldeko haize gogorra espero da, eta horrek amatatze lanak zailduko ditu. EFE

Suteek Nafarroa kiskaltzen jarraitzen dute, eta, zoritxarrez, datozen orduetarako iragarrita dagoen eguraldiak ez du horiek amatatzen lagunduko. EITB Mediako Meteorologia Zerbitzuak eta AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera, beroa izango da nagusi eta haizeak hegotik jotzen jarraituko du, zakar jo ere.  

Erkidegoaren erdialdean daude sute gehienak, eta inguru hori ez dago muturreko fenomeno meteorologikoengatik abisupean. Dena dela, bero egiten jarraituko du, eta tenperatura maximoak 34-35 ºC ingurukoak izango dira. Erribera, aldiz, abisu horian egongo da 20:00ak arte muturreko tenperatura altuengatik (37 ºC-koak izango dira beroenak). 

Haizeak hegoaldetik eta hego-ekialdetik joko du bolada gogorrekin erkidegoaren hegoaldean eta erdialdean. Iluntzean, iparraldera aldatuko da.  

Gainera, gaurko ez da prezipitaziorik espero.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X