INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Villabonako jaietan salatutako sexu abusu bat ikertzen ari da Ertzaintza

Villabonako Mugimendu feministak elkarretaratzea deitu du biharko, "jaietan izan diren erasoak" salatzeko. Elkarretaratzea 19:30ean izango da, Errebote plazan, "Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" lelopean.
Villabona
18:00 - 20:00
Sexu eraso bat salatu dute Villabonan, Santio jaietan

Villabonako (Gipuzkoa) jaietan zehar gertatutako sexu abusu salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza.

Santio jaien harira "hainbat eraso" gertatu direla Villabonan salatu du herriko mugimendu feministak, eta horien kontra protesta egiteko elkarretaratzea deitu dute biharko, uztailak 31.

19:30ean izango da protesta Errebote plazan, "Erasoen aurrean, autodefentsa feminista" lelopean.

Akain eta Lurgatz talde feministek, Amasa-Villabonako Udalaren laguntzaz, indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa prestatu zuten herriko jaietarako. Hala, eraso matxistaren bat gertatuko balitz, "puntu morera" edo "besoko morea jantzita daraman mugimendu feministako kideren batengana jotzeko" eskatu zuten. Era berean, telefono bat jarri zuten martxan, 24 orduz : 697 11 66 11.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X