superilargia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2022ko azken superilargia: Noiz ikusiko dugu Esturionen Ilargia?

Perigeo-garaian, hau da, Ilargia Lurretik gertuen dagoen sasoian, ilbetea dagoenean, superilargia esaten zaio. Oraingo honetan, eta aurten azken aldiz, esturionena izango dugu gozagai, espezie horretako arrainak arrantzatzen zituzten Ipar Amerikako tribuek hala izendatua.
Orein-superilargia, iragan uztailean. Argazkia: Joxe Zubieta
Orein-superilargia, iragan uztailean. Argazkia: Joxe Zubieta

Datorren ostiralean, abuztuaren 12an, doako ikuskizun bat izango dugu aire zabalean ikusgai, ilargiak bakarrik eskaini dezakeena, Euskal Herritik 360.000 kilometrora dagoen agertoki batean. 2022ko hirugarren eta azken superilargia, esturionen ilargi deritzona, uda sasoian azalduko da, eta, horrekin batera, Pertseidak ere ikuskizun honetako izar bilakatuko dira.

Hain zuzen ere, egun hori bera izango da "Done Laurendiren malko" izenez ezagunez diren izarrak ere ikuskatzeko une gorena, aurten abuztuaren 24ra arte luzatuko den fenomenoa.

Hala, abuztuaren 11ren (osteguna) eta 12aren (ostirala) arteko gauean zehar, ilargia ohi baino handiago eta distiratsuago ikusiko dugu. Ilbetea dagoelako gertatzen da hori, eta perigeo-garaian, alegia, Lurretik gertuen dagoen sasoian; 357.658 kilometrora, zehazki.

NASAk bere webgunean azaltzen duenez, Ilargiak Lurraren inguruan hilabeteko iraupena duen orbita eliptikoa egiten duenez, gugandik gertuen eta urrutien dagoen egunen artean 40.000 kilometrotik gorako aldea dago.

Ilargi bakoitzak izen desberdina hartzen du hilabetearen, historiaren eta kondairen arabera. Hala, Esturionen Ilbetea abuztuari dagokio, hilabete honetan Ipar Amerikako tribu batzuek espezie horretako arrainak arrantzatzen zituztelako ipar hemisferioko aintziretan.

Bestalde, uztaileko ilbeteari orein-ilargi esan zioten, orein arraren adakera hazten ari baita garai horretan. Gainera, azken superilargia, Marrubi Superilargia, hala deitzen da sasiko marrubiaren bilketarekin lotzen omen zutelako Ipar Amerikako tribu batzuek.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X