RADIO EUSKADI-N ELKARRIZKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

14 apaiz ikertzen ari da Bilboko Gotzaindegia ustez sexu abusuak egiteagatik

"Kasu gehiago" egon direla ere ez dauka zalantzarik Joseba Segura Bilboko gotzainak, horietako asko inoiz ez direla argitara aterako ziur agertu bada ere.
Joseba Segura, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media
Joseba Segura, Radio Euskadin. Argazkia: EITB Media

Elizaren barruan 14 apaizek ustez egindako sexu-abusuak ikertzen ari da Bilboko Goitzaindegiak horretarako sortu zuen batzordea. Hala jakinarazi du, gaur goizean, Joseba Segura Bilboko gotzainak, Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketan. Horren arabera, ikerketa batzordeak joan den apirilean egindako txosten batean 14 apaizen izen-abizenak jaso ziren, ustezko erasotzaileak zirelakoan. Kasu horietako batzuk biktimek salatutakoak izan zirela argitu du, eta beste batzuk, erasoen berri izan duten hirugarren pertsonek jakinarazitakoak.

"Kasu gehiago" egon direla ere ez dauka zalantzarik Segurak, eta ziur agertu da horietako asko inoiz ez direla argitara aterako, "biktimek hitz egin nahi ez dutelako edo bidean galdu" direlako.

Biktimei entzutearen garrantzia azpimarratu du, eta horren harira, biktimekin izandako elkarrizketak ekarri ditu gogora. "Biktimekin elkarrizketak izan ditut, eta haien lekukotzak entzun ondoren, bakar baten hitzak ere ezin ditut zalantzan jarri. Horregatik, oso garrantzitsua da biktimen istorioa entzutea, euren egia zalantzan ez jartzea eta izandako ausardia aitortzea", azaldu du.

Gazteluetako kasuari buruz galdetuta, Opus Deik epaiaren inguruan emandako iritzia errespetatzen duen arren, "hankamotz geratu" dela uste du. Halako kasuetan, Seguraren arabera, "egokiena" erasotzaileak egindakoa aitortzea eta familiari barkamena eskatzea dela uste du. "Epailearen ebazpena errespetatzen duela dio Opus Deik, baina abusuak egin zituen irakaslea egindakoa aitortzera ezin dutela behartu diote. Nik beste gutun bat idatziko nuke, irakaslea egindakoa aitortzera gonbidatuko nuke eta familiarengana gerturatuko nintzateke... baina, Opus Deik autonomia osoa du", gaineratu du.

Herri Defendadatzailea ere ari da, bere bidetik, Elizaren barruan izandako sexu-erasoak ikertzen, eta erakunde horrekin Bilboko Gotzaitegiak duen "elkarlana erabatekoa" dela esan du Segurak. Are gehiago, bere helburua gardentasuna eta iritzi publikoari "Elizak informaziorik ez duela ezkutatzen" argi helaraztea direla azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X