Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tenperatura freskoak eta euria datorren asterako

Astelehenean giro freskoa mantenduko da, eguraldi lasaiarekin, baina euria agertuko da asteak aurrera egin ahala.
orain-default-image

Astelehenean giro freskoak jarraipena izango du eta eguraldia lasaia izango da. Behe-hodei dezente agertuko dira, Kantauri isurialdean eta goizean bereziki, baina egunaren erdiko orduetarako hodeiak gutxitu eta ostarte zabalak irekiko dira. Arratsalde-gau partean berriro ere erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugaritu egingo dira. Arratsaldean ipar-haizea nagusituko da, maximoak apur bat igo daitezke, baina tenperaturak balio suabeetan jarraituko du.

Asteartean hodei dezente agertuko dira. Une askotan hodeiek zerua estal dezakete, euria egingo du eta noizean behin zaparrada trumoitsu mardulagoren bat bota dezake, egunaren biharren partean bereziki. Iparraldeko haizea nagusituko da beste egun batez, arratsaldean zakarrago ibil daiteke, eta tenperaturak balio suabeetan jarraituko du, baliteke apur bat jaistea, barnealdean batez ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X