Garraio publikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauek dira Bizkaiko garraioetako abonuen prezio berriak irailaren 1etik

Egun indarrean dauden tarifekin alderatuta, % 50eko deskontua dakarte. Prezio berriek abenduaren 31ra arte izango dute baliotasuna.
Bilbobuseko unitate bat, artxiboko irudian
Bilbobuseko unitate bat, artxiboko irudian. EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia.

Bilbobuseko eta Artxandako Funikularreko abonuak % 50 merkeagoak izango dira irailaren 1etik, Bilboko Udalak ostegun honetan, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa aipatuta, jakitera eman duenez. Garraio publikoa sustatzeko eta energiaren eta erregaien prezioetan izandako gorakada orekatzeko neurrien testuinguruan kokatu dituzte beherapen horiek.

Beraz, kontsultatu hemen Bilbobuseko eta Artxandako Funikularreko bonuek irailaren 1etik aurrera izango duten prezio berriak (2022ko abenduaren 31ra arte izango dira indarrean).

Metro Bilbao

Deskontuak Metro Bilbaoko 1, 2 eta 3 lineetan ezarriko dira, urteko abonuetan eta Barik gabeko aldizkako txarteletan izan ezik.

Hala, Creditrans txartelarekin abonatutako bidaia arruntak 96 zentimotik 48 zentimo balio izatera igaroko dira, eta ohiko Gizatrans txartelarekin ordaindutakoak, berriz, 37 zentimotik 19 zentimora.

Familia ugarien kasuan, gune bakarrerako bidaiak 39 zentimokoak izango dira, aurreko 77 zentimoen parean. Halaber, 24 zentimo balio izango dute, 48 ordez, familia ugari berezientzat.

Era berean, hileko abonu guztiek (50 bidaiakoak, 70 bidaiakoak, ORO hileko abonuak, 70 bidaiko Gazte abonuak eta Gazte ORO abonuak) jaitsiko dute % 50ean uneko prezioa.

Bilbobus

0,33 euro bidaia bakoitzeko, Barik txartela erabiltzen dutenentzat.

0,24 euro bidaia bakoitzeko, Creditrans bonua erabiltzen duten kategoria orokorreko familia ugarientzat.

0,16 euro bidaia bakoitzeko, Creditrans bonua erabiltzen duten kategoria bereziko familia ugarientzat.

0,16 euro bidaia bakoitzeko, Gizatrans 65 urtetik gorakoentzako bonu espezifikoa erabiltzen dutenentzat.

0,16 euro bidaia bakoitzeko, txartel hobariduna dutenentzat.

16,50 euro hileko bonuaren truke, Gazte Bioren erabiltzaileentzat (26 urtetik beherakoentzako bonua da).

16,50 euro hileko bonuaren truke, Gazte Bioren erabiltzaileak diren eta familia ugarien kategoria orokorrekoak direnentzat.

8,25 euro hileko bonuaren truke, Gazte Bioren erabiltzaileak diren eta familia ugarien kategoria berezikoak direnentzat.

0,33 euro bidaia bakoitzeko, Gautxori zerbitzuetan (Barik txartela erabiliz soilik ordaindu ahal da).

Bizkaibus

70 bidaiako Gazte abonuaren prezioa 16,5 eurokoa izango da, aurreko 33 euroen aldean.

Gune bakarrerako Gazte ORO abonuak 20 euro balioko ditu, 40 ordez.

Indarrean dauden tarifekiko % 50eko deskontu horiek aipatutako hileko abonuen gainerako aukeretan ere ezarriko dira; esate baterako, gune gehiago barne hartzen dituzten bidaietan edo familia ugarien kasuan.

Artxandako Funikularra

0,32 euro bidaia bakoitzeko, Barik txartela baliatuta ordainduz gero.

Barik erabiliz erositako abonuek ere % 50eko deskontua izango dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X