IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Sansoheta auziko epaiketa, txertaketa kanpainaren hasiera eta Italiako hauteskundeak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Akusatuen aulkian 10 gizon eseriko dira Arabako Aldundiaren tutoretzapean Sansohetako zentroan bizi ziren adin txikikoei ustez sexu harremanak izateko ordaintzeagatik. EITB Mediak jakin ahal izan duenez, gutxienez bi akusatuk akordioa lortu dute Fiskaltzarekin, karguak onartuta.
Bihar abiatuko da Sansoheta kasuaren epaiketa Arabako Lurralde Auzitegian

Ondorengo gaiek hartuko dituzte gaur, irailak 26, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Sansoheta auziko epaiketa: Gaur hasiko da Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean, Sansohetako zentroan, zeuden adingabeak abusatzea leporatu dieten 10 pertsonen aurkako epaiketa.

- Txertaketa kanpainaren hasiera: Gripearen eta covid-19aren aldi bereko txertaketa kanpaina gaur, irailaren 26an, abiatuko da EAEn adinekoen egoitzetan, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak joan den astean jakinarazi zuenez.

Italiako hauteskundeen balantzea: Botoen % 90 zenbatuta dagoela, Georgia Melonik zuzentzen duen Fratelli d'Italia alderdiak botoen % 26,5 eskuratu ditu, Alderdi Demokratikoa atzean utzita (% 19,5). Inoizko parte hartzerik txikiena ( % 63,91) izan da bozetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X