Sansoheta auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansoheta auziko biktima batek dio gutxienez akusatu batek bazekiela adingabea zela: "Berdin zitzaion"

Arabako Aldundiak babestutako adingabeek pairatutako galbideratzea eta sexu abusuak epaitzen dituzten prozesuan, biktima gehienek onartu dute ez zuela ematen 18 urtetik gorakoak zirenik, akusatuekin sexu topaketak izan zituztenean, eta azken horiek inoiz ez zietela NANa eskatu, ziurtatzeko.
Epaiketako saio bateko irudia. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.
Epaiketako saio bateko irudia. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Sansoheta auziko epaiketan biktimetako batek deklaratu duenez, gutxienez akusatuetako batek jakin bazekien adingabea zela, "baina berdin zitzaion". Arabako Aldundiak babestutako adingabeek pairatutako galbideratzea eta sexu abusuak epaitzen dituzten prozesuan, biktima gehienek onartu egin dute ez zuela ematen 18 urtetik gorakoak zirenik, akusatuekin sexu topaketak izan zituztenean; halaber, azken horiek inoiz ez zieten inoiz NANa eskatu, ziurtatzeko.

Hala, Arabako Lurralde Auzitegian epaiketak aurrera jarraitzen du, astelehenetik. Hamar gizon daude akusatuen aulkian. Horietako lauk adostasun akordioa egin dute akusazioekin, eta, egindakoa onartuta, urte bat eta hamahiru urte arteko kartzela zigorrak jasoko dituzte. Beste seiak epaitzen jarraituko dute, adingabeen galbideratzeagatik, sexu abusuagatik, adingabeen aurrean pornografia erakusteagatik, eta osasun publikoaren aurkako delituengatik.

Astelehenean egindako deklarazioan, seiek argudiatu zuten ez zekitela sexuaren truke ordaintzen zituzten pertsonak adingabeak zirenik, eta adierazi zuten uste zutela dena legezkoa zela; izan ere, helduentzako web orri baten bidez egiten zuten kontaktua.

Kasua 2016ko azaroan hasi zen, Gasteizko Sansoheta zentroko zuzendariak salaketa jarrita. Orduan, zentroak adingabeak jasotzen zituen; portaera arazoak zituzten, eta euren gurasoek kenduta zuten tutoretza.

Egun, biktimak 18 urtetik gorakoak dira. Bostek atea itxita deklaratu dute ostegunean, eta asteazkenean batek egin zuen; akusazioaren iturrien arabera, baieztatu dute akusatuekin sexu kontaktuak izan zituztela, eta gehienek berretsi dute ez zuela ematen 18 urtetik gorakoak zirenik, garai hartan. Baten batek adierazi du akusatu bati onartu ziola 18 urte baino gutxiago zituela, eta akusatuari berdin zitzaiola.

Ez zieten NANa eskatu

Zehaztu dutenez, gizonek "inoiz ez zien eskatu NANa", eta garai hartan ez zirela konturatzen egindakoaz. Hasiera batean, esan dute, "errudun" sentitu ziren, baina, azkenean, ulertu dute biktimak zirela, ez errudunak; horrek, heldutasunera iritsita, kaltea eragin die bizitzan.  

Defentsek, baina, diote ematen zuela gazteak 18 urtetik gorakoak zirela, eta erraz engainatu zituztela euren bezeroak, gehitu dute iturriek.

Osteguneko saioan, horrez gain, beste hiru ertzainek deklaratu dute; asteazkenean hainbat ertzainek esan zutenez, baieztatu dute gazteen begitarteek ez zutela haien adinaren gaineko zalantzarik uzten.

Fiskaltzak ehun urtetik gorako kartzela zigorrak eskatzen ditu akusatuen aulkian jarraitzen duten sei akusatuentzat. Prozesu judizialean, akusazio partikular gisa, Arabako Aldundia dago; Ministerio Fiskalarekin eta Clara Campoamor Elkartearekin bat eginez, eskatzen ditu 15 urtetik 29 urte eta erdira arteko espetxe zigorrak, sei auzipetuentzat.

Epaiketak ostiralean jarraituko du; ertzain gehiagok deklaratuko dute, orduan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X