Sansoheta auziko laugarren auzipetu batek ere onartu egin du sexu harremanak izan zituela adingabeekin
Astelehenean hiru auzipetuk aitortu zuten Gasteizko Sansoheta zentroko adin txikikoekin sexu harremanak izan zituztela diruaren truke, eta gaur, laugarren batek onartu du gauza bera, Fiskaltzarekin akordioa itxi ondoren. 5 urte eta erdiko espetxe zigorra jaso dezake azken horrek.
Arabako Lurralde Auzitegiak Sansoheta auziko bigarren saioa hartu du gaur, irailak 28. Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden hainbat adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita, hamar gizonezko daude auzipetuta. Biktimak hasi dira gaur deklaratzen —egun, adinez nagusiak dira—, eta ateak itxita eman dituzte azalpenak epailearen aurrean, aldeek hala adostuta. Hiruk uko egin diote deklaratzeari, eta arratsalderako aurreikusita zegoen saioa bertan behara geratu da. Bost ordu baino gehiago iraun duen saioan, ikerketan parte hartu duten ertzain batzuek ere deklaratu dute.
Joan den astelehenean abiatu zen epaiketa, auzipetuen deklarazioarekin. Horietako hiruk akordioa itxi zuten Fiskaltzarekin. Leporatzen zaizkien hainbat delitu aitortu egin zituzten, damua agertu zuten, eta berriro halakorik ez dutela egingo hitz eman zuten. Hala, adostasunezko akordioaren ondoren, epaimahaiak ezarritako zigorra —1 eta 13 urte artekoa— onartu egin zuten. Laugarren batek, berriz, aurreakordioa itxi zuen, eta gaur ezagutu da horren edukia.
Euren aldetik, epailearen aurrean deklaratu zuten sei auzipetuek behin eta berriz esan zuten ordaindutako sexu harremanak izan zituztela gazteekin, baina ez zekitela adin txikikoak zirenik. Denek azpimarratu zuten harremanetarako web orrien eta sare sozialen bidez jarri zirela kontaktuan gazteokin.
2016an zabaldu zuen Ertzaintzak 10 gizonezkoren kontrako ikerketa, Sansoheta zentroko hainbat adin txikikori sexu abusuak egin zizkietelakoan. Zentroko zuzendariak jarri zuen salaketa. Ikerketaren arabera, orotara zazpi adin txikikok jasan zituzten sexu gehiegikeriak, eta Arabako Aldundiaren tutoretzapean zeuden guztiak erasoak izan zirenean.
Gaurko saioa hasi aurretik, Jose Miguel Fernandez Clara Campoamor Elkarteko abokatuak kazetarien aurrean azaldu duenez, instruzio fasean biktimei hartutako argazkietan "oso argi" ikusten da adin txikikoak zirela, auzipetuek bestelakoa dioten arren. Horren hitzetan, gaur deklaratu duten ertzainek epaileari esan diote ezinezkoa zela gazteak adin txikikoak zirela ez jakitea.
Fiskaltzak ehun urte baino gehiagoko espetxe zigorra eskatzen du sei auzipetu horientzat. Besteak beste, galbideratzea, sexu abusua, adingabekoei pornografia erakustea eta osasun publikoaren aurkako delituak leporatzen dizkiete.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.