Desagertutako pertsonak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lapurdiko bikote bat desagertuta dago Mexikon

Desagertutakoak Michel Amado eta Assya Madjour, hurrenez hurren, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bizilagunak dira, Frantziako Gobernuak Latinoamerikako herrialdean duen enbaxadaren arabera.
Mexikon desagertutako bikotea
Mexikon desagertutako bikotea

Frantziako Gobernuak Mexikon duen enbaxadak atzo baieztatu zuenez, Lapurdiko bikote bat desagertuta dago Latinoamerikako herrialdean, Sud'Ouest egunkariak gaurkoan jaso duenez. 

Informazioaren arabera, Michel Amado eta Assya Madjour dira desagertutakoak, Donibane Lohizuneko eta Ziburuko bizilagunak, hurrenez hurren. Biak Mexiko hegoaldean, Chiapas estatuan, ikusi zituzten azkenekoz. Antza, Amadok urteak daramatza herrialdean bizitzen.

"Europak eta Atzerri Gaietako Ministerioari jakinarazi zaio desagertzea. Bere baliabideak jarri dira martxan, baita Frantziako Kontsulatuak Mexikon duenarenak ere. Familiarekin harremanetan gara", azaldu du enbaxadak. 

Mexikoko hainbat egunkarik jaso dute Lapurdiko bikotearen desagertzea, eta euren senitartekoek ere laguntza eskatu dute. Informazioen arabera, irailaren 12tik daude desagertuta. San Cristobal de las Casaseko zentro espiritual batean ikusi zituzten, eta orduz geroztik, ez dute euren berririk izan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X