Nerea eta Roberto, boluntario Galizian, Prestige ontziaren ezbeharrean: "Bihar bertan bueltatuko ginateke"
Duela hogei urte, Prestige ontziaren ezbeharrean, milaka euskal boluntario Galiziara joan ziren kostaldean zegoen galipota kentzen laguntzeko asmoz. Egun hauetan zehazki betetzen dira 20 urte petrolio ontziak istripua izan zuenetik, eta, handik egun batzuetara, hondoratu zenetik; gerora, marea beltza erraldoia hasi zen iristen galiziar kostaldera. Roberto Gutierrez eta Nerea Landajo boluntario horietako bi izan ziren, eta eitb.eus-ek elkarrizketa egin die, egun haietako bizipenak gogora ekartzea helburu: "Bihar bertan bueltatuko ginateke", diote, zalantzarik gabe.
Zer gertatu zen duela 20 urte?
Hasi aurretik, testuinguruan jarriko dugu Nereak eta Robertok esandakoa. 2002ko azaroaren 13an, duela 20 urte, Prestige petrolio ontzi kroskobakarrak istripua izan zuen Galiziako kostaldetik gertu; ontzi liberiarrak (Bahametako bandera zuen) 26 urte zituen, eta, ziur aski, olatu kolpe baten ondorioz izan zuen ezbeharra. Errusiatik zetorren, Gibraltar zuen hurrengo helmuga, eta 77.000 tona fuel olio zeramatzan. Egun batzuk eman zituen uretan, itsasaldetik urrunera atoian eramaten ari ziren bitartean, eta, azkenean, hondoratu egin zen, azaroaren 19an, kostaldetik 250 bat kilometrora.
Amesgaiztoa hasi berria zen; izan ere, itsasaldera iristekoa zen marea beltza tamaina handikoa zen. Guztira, kontuan izanik zenbat fuel erori zen uretara istripuaren osteko lehen orduetan, ontzia atoian eramaten ari zirela, hondoratu zenean, eta abar, 62.000 tona fuel olio baino gehiago isuri ziren. Ikuspegi ekologikotik, izugarrizko hondamendia; itsasoa lanbide zuten milaka pertsonentzat, are okerrago. Fuel olioa Iberiar penintsulako iparraldeko kostalde osora hedatu zen, eta Ipar Euskal Herrira ere iritsi.
Egun haietako irudiak gogoan ditugu: fuelak beltzez margotu zuen galiziar kostaldea, hegaztien lumak ere horrela geratu ziren, hondartzetara "fuel olio gailetak" heltzen ziren etengabe… Horrez gain, milaka boluntariok osatutako "marea zuria" ere dago gogoan. Marea, jende oldea izan zelako: iturri batzuen arabera, 300.000 lagun ere; zuria, kolore horretakoa baitzen lanean zebiltzala aldean zituzten babes buzoak. Elkartasun marea izan zen, benetan.
Honelakoa izan zen Nerearen eta Robertoren bizipena, boluntario gisa
Roberto eta Nerea marea horretan izan ziren. Nereak, "lagun batek" proposatu ziolako, asteazken batean eman zuen izena, eta ostiralean Galiziara bidean zegoen, zehazki Murosera. Roberto, aldiz, beti erakartzen zuten ingurumenarekin lotutako gaiek, eta, "ikusita telebistan nolako hondamendia zegoen", pentsatu zuen garaia zela zerbait egiteko, bereziki, kontuan izanik Espainiako Gobernua ez zela martxan jartzen. Bilboko Udalaren bidez joan ziren biak ala biak, eta segituan sentitu ziren etxean bezala, autobusez egindako bidaian bertan.
Dozenaka boluntario, lanean. Argazkia: Nerea Landajo.
Hogei urteren buruan, Nereak eta Robertok oroitzapen oso politak dituzte egun haiek gogora ekarrita. Galiziako jendearen aldetik jasotako harrera beroa nabarmentzen dute: "Euren esku zegoen dena egin zuten gure alde", diote.
Galiziar herritarrak oso nekatuta zeuden egoerarekin; izan ere, egunero-egunero batzen zuten galipota, baina bazirudien ahaleginak ez zuela etekinik ematen, administraritza nolabaiteko "blokeoan" baitzegoen. Robertok dio herritarren eskaria zela "gaia ez ahaztea, berriro errepika ez zedin".
Argazkia: Nerea Landajo.
Nereak eta Robertok gogorarazi digute nolakoak ziren hartu beharreko segurtasun neurri zorrotzak: babes buzoak, gehienez lauzpabost orduko lan txandak… Eta, bukatzeko, ez dute zalantzarik izan: "Ea bueltatuko ginatekeen? Bai", diote, "zalantzarik gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.