Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroak 19 behar izan ditu elurra Euskal Herrira iristeko

ELURRA
18:00 - 20:00
Azaroak 19 behar izan ditu elurra Euskal Herrira iristeko
800 metro ingururaino jaitsi da elur maila Nafarroan, eta Arabako mendateak ere zuritu dira. Ezkontza baterako hitzordua zuen gizongaia ere harrapatu du elurrak Mezkiritzen, eta ez aurrera eta ez atzera egon da zenbait orduz bera eta gonbidatuak zeramatzan autobusa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X