IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Indarkeria matxistaren aurkako eguna, Elikagaien Bilketa Handia eta Fair Saturday

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Azaroaren 25eko manifestazioa, iaz, Bilbon
Azaroaren 25eko manifestazioa, iaz, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Indarkeria matxistaren aurkako eguna: "Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista!" lelopean, indarkeria matxistaren kontrako manifestazioak egingo dituzte Euskal Herriko bost hiriburutan, A25 egunaren harira. Horrela, 17:00etan, manifestazioa izango da Baionan; 19:00etan, Gasteizen, Bilbon eta Donostian; eta 20:00etan, Iruñean.

- Elikagaien Bilketa: Elikagaien Bilketa Handia egingo da asteburu honetan Hego Euskal Herrian. Elikagai Bankuek deituta, herritarrek produktuak eman ahal izango dituzte.

- Fair Saturday: Bilboko Udal Bandak musikaren historiako abesti ezagunak joko ditu Fair Saturday irekitzeko kontzertuan, Gatiburekin, Kalakanekin, Marenekin, Afrika Bibangekin eta beste hainbat gonbidaturekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X