Kargugabetzeen eta dimisioen ostean, pertsona bakarra geratu da Donostialdeko ESIaren zuzendaritzan
Aste beltzak bizitzen ari da Donostialdeko ESIa. Osasun Sailak egindako kargugabetzeen eta zuzendari batzuek eman dituzten dimisioen ostean, zentroaren zuzendaritzako organigraman pertsona bakarra geratu da.
Donostia Ospitaleko ESIko bi goi arduradun kargutik kendu berri dituzte, eta orain, Donostiako erietxeko kirurgia arloko zuzendariordeak, Adolfo Begiristainek, dimisioa eman du. Baina Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez, ez da bakarra izango. Izan ere, Maite Martinez mediku zuzendariordearen dimisioa ere ondorengo orduetan gauzatuko da. Martinezi erabat bidegabeak iruditu zaizkio kargugabetzeak, eta beraiek ez badaude, dimititzea besterik ez zaiola geratzen uste du.
Atzo dimisioa iragarri zuen kirurgia zuzendariordeak gogor kritikatu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren jarduna. Erabakiak, irizpide mediku edo profesionalak lehenetsi gabe, lagunkeriaz hartzen dituela salatu du.
Adolfo Begiristainek salatu du Osasun Sailaren erabakiak Sagardui sailburuaren kapritxoak direla. Horrekin batera, Sagarduiri leporatu dio bere lagunen mesedetan aritzea, eta irizpide klinikoak baztertzea. Begiristainek zorrotz gaineratu du Osasun Sailarena sistema diktatoriala dela.
Ildo horretan, kritiko azaldu diren zerbitzuburuen kezka nagusia da goitik beherako erabakiak inposatzen zaizkiela Gasteiztik, eta salatzen duten eredu bertikal edo zentralizatu horrek mesede baino kalte egiten duela osasun publikoaren eguneroko funtzionamenduan.
Horri lotuta, ezin aipatu gabe utzi Jose Maria Enriquez Navascues Donostiako Kirurgia Orokorreko eta Aparatu Digestiboko zerbitzuburuak Sagarduiri bidalitako gutuna azaroaren 23an. Eskutitz hori lortu du Euskadi Irratiak, eta bertan, Onkologikoak hartu duen norabidearen gaineko kezkak azaltzen dizkio sailburuari Navascuesek.
Mediku buru honek ez du ulertzen zergatik utziko dion erreferentziazko zentro izateari, zehatzago, tumore jakin bat sendatzeko prozesuan atzerapausotzat jotzen du Gurutzetako ospitalean ere zerbitzua ematea. Are gehiago, Navascuesek argudiatzen du egituratuta dagoen talde espezializatu bat bitan zatitzeak emaitza kaskarragoak lortzea eragingo duela.
Erabaki horren atzean medikuntza arrazoiak ez, arrazoi pertsonalak daudela salatzen du gutun horretan Enriquez Navascuesek.
"Ospitale barruan nahiko tentsioa dago egoera askoren inguruan", "gertatzen ari denaren artean, gertakari bat gehiago da", "egoera beltza da", "polemika handia sortu da eta oso nabarmena da zerbitzuburu guztiak elkarrekin atera izana kargugabetzeen aurka"... horiek gaur Donostia Ospitaleko langileek Euskadi Irratiko mikrofono aurrean adierazitakoak.
Hain zuzen ere, Felix Zubia Donostia Ospitaleko ZIUko buruak esan du "egun gogor eta tristeak" bizitzen ari direla, eta "erantzun bateratu bat" prestatzen ari direla, "bere garaian" azalduko dutena.
Larria da egoera, eta une honetan, Donostialdea ESIko zuzendaritzan pertsona bakarra dago karguan. Hau da, sei lanpostutatik bat bakarra dago une honetan: Itziar Perez zuzendari-gerentea kargugabetu egin zuen Osasun Sailak; Idoia Gurrutxaga zuzendari medikua kargugabetu egin zuen Osasun Sailak; Ester Litiago Langileen Zuzendariak dimititu egin zuen azaroan; Carlos Barruso Arreta Integratuaren zuzendariak dimititu egin zuen azaroan; eta Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritza hutsik dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak emakume bat atxilotu du azaroan Gernika-Lumon bikotekidea hiltzea egotzita
Ikerketa 62 urteko gizon bat hilda agertu zenean hasi zen. Haren gorpuak indarkeria zantzuak zituen, baina hasiera batean istripuz erori zela adierazi zuten.
Ertzain-etxean jarraitzen du Lezaman aurkitutako gizona hil zuelakoan atxilotutako gizonak
Homizidio delitua leporatu diote 21 urteko gizonari.
Eemaztea eta alabak mehatxatu eta atxiki zituen gizonaren bila jarraitzen du Bilboko Udaltzaingoak
Gizonak leiho batetik ihes egin zuen, senideak mehatxatu eta gogoz kontra atxiki ondoren.
Bilbo eta Santander arteko tren zerbitzua eten dute, trenbidean zuhaitz bat erori delako
Zirkulazioa etenda dago Traslaviña eta Karrantza artean, lehen orduan izandako gorabeheraren ondorioz. Ez da inor zauritu.
Albiste izango dira: Derbia zuzenean EITBn, Enplegu erregulazio espedientea Tubos Reunidosen eta Trump-Netanyahu bilera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak ekaitzen ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpo; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan eta hoteletan. Etxera itzuli direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte bazter guztietan.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunaren ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Elisa Mouliaák aurrera jarraituko du Errejonen aurkako akusazioarekin, eta laguntza eskatu die beste biktimei
Aktorearen hitzetan "arbuiagarria da" Fiskaltzak diputatu ohiaren absoluzioa eskatu izana, Mouliaak auzitik irtetea erabaki ostean. Azaldu duenez, hamar hilabetez egon da Errejonek "jazarri, umiliatu eta inbaditu" egin zuela "frogatzen". Errejonen beste biktima batzuei "gutxienez modu anonimoan" auzian agertzeko eskatu die.