Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errenterian galdutako gizonaren bila jarraitzen dute

1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da.
Errenterian galdu den gizona. Argazkia: Ertzaintza
Errenterian galdu den gizona. Argazkia: Ertzaintza

Larrialdi zerbitzuek Errenterian (Gipuzkoa) asteazkenetik desagertuta dagoen 84 urteko gizonezkoa bilatzeko lanei ekin diete berriro, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Errenteria eta Oiartzun artean ari dira bilatzen 9:00etatik helikopteroaren, txakurren eta boluntarioen laguntzarekin.

1,60 bat metro ditu luze eta gorpuzkera normala du. Larruazal zurikoa da, begi urdinak ditu, eta burusoila da. Kaputxinoen inguruan, hilerrian eta Masti-Loidi industrigunean ibili ohi da.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X