IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lujanbiori elkarrizketa Euskadi Irratian, Auzitegi Konstituzionala eta Gobernu bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Maialen Lujanbio eta Iñaki Murua. EITB Media
Maialen Lujanbio eta Iñaki Murua. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 20, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Maialen Lujanbiori elkarrizketa Euskadi Irratian: Iñaki Guridi kazetariak Maialen Lujanbio 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna elkarrizketatuko du gaur, zuzenean, Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan 09:30etik aurrera.

- Auzitegi Konstituzionala: Konstituzionalak hartutako erabakiaren osteko erreakzioak. Espainiako Gorteetako (Senatua eta Kongresua) presidenteek eta Espainiako Gobernuko Presidentetza ministroak adierazpen instituzional bana egin dute erabakiaren larriaz ohartarazteko. Hori bai, denek ebazpena bete, beteko duela azpimarratu dute. 

- Gobernu bilera: eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoa. Bingen Zupiria eta Jokin Bildarratz agertuko dira kazetarien aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X