loiuko aireportua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru hegaldi desbideratu dituzte azken orduetan Loiun, hego haizeagatik

Duela egun batzuetatik Bizkaia astintzen ari diren hego haize bolada gogorrek hiru desbideratze eragin dituzte larunbat honetan, atzoko bakarrarekin batera. Hegaldiak % 10 inguru areagotuko dira aurtengo Gabonetan, 521 batuta.
Bidaiak Gabonak.
18:00 - 20:00
Gabonak familiarekin igarotzeko, bidaiarien joan-etorri etengabea

Loiuko aireportuan 521 hegaldi izango dira guztira Gabonetako egunetan, ostegunetik astelehenera.

Haize boladak gogorrak izan dira azken orduetan, eta Madriletik, Lisboatik eta Frankfurtetik iristekoak ziren hegaldiak desbideratu egin dituzte. Ondorioz, Madrilera eta Frakfurtera joan beharrekoak ere bertan behera geratu dira.

Gainera, atzo ere Madrilen lurreratu behar izan zuen Frankfurtetik zetorren hegaldi batek. Gainerakoek normaltasunez jardun dute.

Gabonetako egun bereziei esker, aireportuak hegaldiak areagotu ditu, eta 521 izango dira hain zuzen; iaz baino % 10 gehiago, gutxi gorabehera. Ostegunean 119 operazio izan ziren, ostiralean 118, gaur 93, bihar 71 eta astelehenean 120.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X