INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

49 urteko gizon bat atxilotu dute Tuteran bikotekideari eta familiari heriotza mehatxua egitea egotzita

Tuterako Udaltzaingoak atzo arratsaldean atxilotu zuen ustezko erasotzailea, eta Foruzaingoaren esku gelditu zen epailearen aurretik igaro zain.

Tuterako Udaltzaingoak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo bikotekideari eta familiari heriotza mehatxua egitea leporatuta.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean atxilotu zuten ustezko erasotzailea eta epailearen aurretik igaro arte Foruzaingoaren esku gelditu da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago kargatu
Publizitatea
X