EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dani Alves futbol jokalaria atxilotu dute, Bartzelonan izandako ustezko sexu eraso batekin lotuta

Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
dani alves detenido europa press
18:00 - 20:00
Dani Alves futbolaria atxilotu dute Bartzelonan ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik

Dani Alves futbol jokalari brasildarra atxilotu dute, duela hilabete emakume batek salatutako sexu erasoarekin zerikusia duelakoan. Abenduaren 30ean izan zen ustezko sexu erasoa Bartzelonako diskoteka batean, eta handik bi egunera jarri zuen salaketa emakumeak, futbolariaren kontra.

Gaur, Esquadra Mossoen aurrean deklaratzeko hitzordua zuen Alvesek, eta hori egin ondoren, atxilotuta eraman dute Bartzelonako Justizia Auzitegira, 10:00ak inguruan.  Epailearen aurrean deklaratu beharko du, eta ondoren orduotan jakingo da zer leporatzen dioten. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X