''Bai bakarrik da bai'' legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atzera bota dute Manadako bost zigortuetako bati kartzela-zigorra murriztea

"Bai bakarrik da bai" legea oinarri hartuta, Angel Bozari ezarritako zigorra 15 urtetik 13ra jaistea eskatu zuen haren abokatuak, joan den azaroan.
Ángel Boza, 'La Manada'-ko auzipetua, artxiboko irudi batean
Ángel Boza, 'La Manada'-ko auzipetua, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Kartzelaldia murrizteko Manadako bost zigortuetako batek egindako eskaria atzera bota du Nafarroako Lurralde Auzitegiak. "Bai bakarrik da bai" legea aintzat hartuta, Angel Bozak  —2016ko sanferminetan taldean neska bat bortxatu zuenetako batek—, Auzitegi Gorenak ezarritako 15 urteko espetxe-zigorra 13 urte eta 9 hilabetera jaistea eskatu zuen, joan den azaroan. 

Gaur kaleratutako autoan, magistratuek argudiatu dute legearen azken moldaketa kontuan hartuta ere, 15 urteko kartzela ezartzea egokia dela. Erabakia arrazoitzeko, Auzitegi Gorenaren epaia ekarri dute gogora, bortxaketa jarraituaren delituan azpimarra jarriz. Bai fiskaltza eta baita biktimaren defentsa ere zigorra berrikustearen kontra agertu ziren. Orain, azken ebazpen horren auka helegitea jartzeko aukera zabalik dago, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian.

Auzitegi Gorenak, 2019an, bortxaketa jarraitua egotzita zigortu zuen Boza, tratu iraingarria ematea eta taldean aritzea larrigarri gisa hartuta. Bere epaian, Gorenak ondorioztatu zuen "gertakariak oso larriak" izan zirela eta auzipetuek erakutsitako "jarrerak" areagotu egiten duela euren "erruduntasuna". Hori dela eta, zigorra legeak aurreikusitakoaren gainetik ezartzea "justifikatuta" dagoela zehaztu zuen. Ildo horretan, Gorenak "erasotzaileen parte-hartzea banan-banan aztertuta egin zuen lan xehea" nabarmendu du Nafarroako Lurralde Auzitegiak.

Hain zuzen, zigorren murrizketen harira piztu den polemika dela eta, Sexu Askatasunerako Legearen erreforma gaur erregistratu du PSOEk Kongresuan, gobernukide duen Unidas Podemosekin akordioa itxi gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X