Sute batek etxebizitza bat guztiz kiskali du Mungian
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote hiru adingaberi sexu-erasoa egiteagatik akusatutako masajistari
Joan den irailean egindako epaiketan, Fiskaltzak eta biktimen eta haien senideen akusazio partikularrek 45 urteko espetxe-zigorra eskatu zuten gizon horrentzat.
Sei urteko kartzela zigorra ezarri diote Eric Olhats entrenatzaile ohiari, adingabeei sexu-erasoak egiteagatik
Espetxe zigorraz gain, Aviron Bayonnaiseko entrenatzaile eta Realeko behatzailea izandakoak ezingo du adin txikikoekin lan egin eta kirol eremuetara joateko debekua ere jarri diote. Epaiaren berri izan ondoren, Alain Larrea defentsa abokatuak ez du baztertu helegitea jartzea.
Normaltasuna itzuli da Txorierriko igarobidera, goiz korapilatsu baten ostean
Zortzi ibilgailuren arteko istripua gertatu da goizeko lehen orduan eta ilarak A-8ra, Errontegira eta Artatzako errepidera ere iritsi dira. Dena den, trafikoa bere onera etorri da 10:00ak baino lehen.
Eric Olhatsek adingabeei sexu-erasoak egin izana ukatu du epailearen aurrean, Baionan
1997-2022 urte artean sei adingaberi sexu-erasoak egitea leporatuta, gaur epaitu dute Aviron Bayonnaisen entrenatzaile eta Realaren ikuskatzaile ohia. 10 urteko espetxe-zigorra eta 150.000 eurorainoko isuna jaso dezake.
Dermatosi nodular kutsakorra zabaltzea eragozteko neurriak zorroztu ditu Jaurlaritzak
Joan den hilean hartutako neurriei bi gehituko zaizkie. Besteak beste, EAEra beste toki batzuetako ustiategietako behi-aziendak iristen direnean, albaitari ofizialen zaintzapean egongo dira 21 egunez.
DYAko presidente ohiak iruzurra egin zuela egiaztatu dute lekukoek, akusazioaren ustez
Epaiketak asteartean jarraituko du bi auzipetuen deklarazioarekin, eta ondoren aldeek behin betiko txostenak aurkeztuko dituzte.
Osasun teknikariek laugarren greba eguna izan dute Europako kideekin parekatzeko helburuarekin
Goi-mailako teknikariek eta osasun-espezialistek laugarren greba eguna izan dute Estatu osoan, Europan unibertsitate-graduak diren titulazioak Espainiar estatuan Lanbide Heziketa bidez eskuratzen dituztela salatzeko. Horrez gain, Erizaintzako tratamendu eta jarraipeneko lanbideetatik bereizitako profil profesional bat aitortzeko eskatzen dute.
Osakidetzak iaz baino % 11 txerto gehiago jarri ditu, eta gripearen aurka immunizatzeko deia egin du
75 urte baino gehiago edo gaixotasun kronikoren bat dutenek, nahi izanez gero, zita eskatu dezakete gripearen eta covidaren aurkako txertoa hartzeko.
Ikertu gisa deklaratu duen ertzainak ukatu egin du Amaya Zabarteri buruan ostikoa eman izana
Iazko martxoan, Realak eta PSGk jokatu zuten partidan ertzainek foam pilotak jaurti eta zauriak eragin omen zizkieten bi emakumeen salaketen instrukzioak beste pauso bat eman du gaur. Familiek behin eta berriro eskatu dituzten ertzainen deklarazioak hasi dira Donostian.
GOIDIaren biktimak: "Gure senideak ez zituen klimak hil, kudeaketa txarrak eta zientziarekiko errespetu faltak baizik"
GOIDIAren Biktimen Elkartearen presidenteak, Rosa Alvarezek, deitoratu egin du Kongresuko ikerketa-batzordeak kondenatzeko legezko baliorik ez izatea, eta, "garaipen soziala" dela esan duen arren, azpimarratu du oraindik pauso handi bat geratzen dela emateko: Mazon espetxera bidaltzea.