Lana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zeintzuk dira irteera handiena duten unibertsitate-ikasketak?

EHUk jakitera eman duenez, eskaintzen dituen titulazioetatik 20tan okupazioa % 100ekoa da. Tartean daude Medikuntza, Biokimika, Ingeniaritza Elektrikoa edota Ingeles-Filologia. Soldata altuenak, bataz beste, Osasun Zientzietan eta titulazio teknikoetan kobratzen dira.
Irteera handiena duten EHUko unibertsitate-ikasketak Lanbideren arabera. Irudia: EITB Media.
Irteera handiena duten EHUko unibertsitate-ikasketak Lanbideren arabera. Irudia: EITB Media.

Euskal Herriko Unibertsitateak gaur jakitera eman duenez, eskaintzen dituen titulazioetatik 20tan % 100eko okupazio-tasa dago. Irteera handiena eskaintzen duten unibertsitate-ikasketen artean daude osasunaren arlokoak (Medikuntza, Odontologia, Erizaintza edota Farmazia, adibidez), zientzien arlokoak (Biokimika, Biologia Molekularra...); Ingeniaritzak (Elektrikoa, Elektronikoa, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza...) eta baita Ingeles Filologia ere.

Datu hauek Lanbidek EHUko graduatuei buruz egin duen "Laneratzeari buruzko azterlana" txostenetik atera dituzte. Txostena egiteko 2018an graduatu ziren 4.464 pertsona elkarrizketatu dituzte.

Graduatu hauek kobratzen dituzten soldatei dagokionez, lanaldi osoan arituta, bataz besteko soldata hilean 1.600 eurokoa da eta 14 paga kobratzen dituzte. Jakintza arloen arabera, lan-sariak hauek dira, handienetik txikienera: Osasun Zientzietan (1.891 euro), Zientzia Teknikoetan (1.631), Gizarte Zientzietan (1.518), Ekonomia eta Lege Zientzietan (1.460 euro), Giza Zientzietan (1.443 euro) eta Zientzia Esperimentaletan (1.413 euro).

Emakumeen kasuan, lanaldi murriztuen ehunekoa handiagoa da: gizonek baino ia 5 puntu gehiago.

Txostenak azaltzen duenaren arabera, 2018an graduatu zirenen % 87ak lana zeukan ikasketa bukatu eta hiru urtera. Lan egoerari dagokionez, % 72,92k besteren kontura egiten du lan; % 3,81ek norberaren kontura; % 7,82k ikasten jarraitzen du; eta gainerakoen artean daude doktorego aurreko eta ondoko kontratuak dituztenak, langabezian daudenak, ezintasunen bat dutenak, kooperatibetako bazkideak eta abar.

Hizkuntzei dagokienez, inkestatuen % 50ek adierazi zuen egunero erabiltzen zuela euskara eta % 32k ingelesa.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X