HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Matrikulazioan lehenetsiko diren irizpideak

Eskaerak aurkezteko garaian, batez ere, egoera sozioekonomikoari buruzko galderak izango dituen galdetegi bat bete beharko dute familia guztiek. "Zaurtagarritasun indizea" zehaztu nahi da informazio horrekin.
EITB Media
EITB Media

Zabaldu da 2023-2024 ikasturterako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan aurrematrikula egiteko epea. Gaur hasi eta otsailaren 24ra arte izango da aukera izena emateko, online edota aukeratutako lehen ikastetxeko idazkaritzan.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hainbat irizpide berri izango ditu ikasturte berrirako onarpen prozesuan. Bereziki, zaurgarritasuna eta aniztasuna kontuan hartuta, ikasleak modu orekatuagoan banatzearen aldeko apustua egin nahi da. Modu progresiboan egingo dute hori, haurrak 2 urterekin eskolatzen direnetik hasita.

Bestalde, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko dekretu berriaren arabera, eragin eremuan doikuntzak egingo dira. Udalerri handietan (hiriburuetan salbu) hainbat eragin eremu izan beharrean bakarra izango da, udalerri osokoa; eragin eremu guztietan dago ikastetxe publiko bat. Ikaslearen bizilekua eskolatik gertu egotea lehenetsiko da —zazpi puntu emango dituzte—, eta familiek nahi adina eskola aukeratu ahal izango dituzte.

Diru publikoa jasotzen duten eskola guztietan ezarriko dira irizpide horiek denak. Gaur abiatuko da matrikulazio prozesua, eta ezarritako egutegiaren arabera, apirilaren 20an argitaratuko dira onartutako ikasleen behin betiko zerrendak.

EITB Media EITB Media

Eskaerak aurkezteko garaian, batez ere, egoera sozioekonomikoari buruzko galderak dituen galdetegi bat bete beharko dute familiek, eta hor bildutako informazioarekin erabakiko da zein ikasle hartuko duten zaurgarritzat.

20230210142019_matrikulazioa_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X