Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ostirala -8,7 gradu arteko tenperatura hotzekin esnatu da

Arabako Iturrietako estazioak markatu du berriro gaurko tenperaturarik hotzena, Nafarroako Jaurrietarekin batera. Otxandiokoa izan da Bizkaian erregistratu du egunsenti hotzena, -5 gradurekin, eta Berastegikoa Gipuzkoan, -5,4rekin.
Egunsentia gaur Altzon. Argazkia: Txomin Rezola Clemente.
Egunsentia gaur Altzon. Argazkia: Txomin Rezola Clemente.

Egunsenti hotza izan da gaur Euskal Herri osoan, oso hotza toki askotan. 

Iturrietako estazioan, Araban, jaso da gaur  Euskal Herri osoko tenperatura minimorik baxuena, 8,7 gradu zero azpitik. Araban, Pagoetan -7,6 gradu erregistratu dira, eta Navarreteko estazioan, -7,3. Gainera, Arabako toki ugaritan zero azpitik bost graduko balioak izan dira goizaldean.

Ez da lehen aldia Iturrietak baliorik hotzenak markatzen dituena. Izan ere, duela justu astebete eta duela hilabete Euskadi osoko tenperaturarik hotzenak markatu zituen, -7,7 -8,6 gradu hurrenez hurren.

Bizkaian, Otxandion jaso da baliorik hotzena, 5 gradu zero azpitik. Muxikan, merkurioa 3,8raino jaitsi da zero azpitik eta -2,8raino Urkiolako estazioan.

Gipuzkoan Berastegikoa izan da egunsentirik hotzena zeropeko 5,4 gradurekin. Añarbeko estazioan -3,5 gradu erregistratu dira eta -3,2 Aitzukoan.

Nafarroan, Jaurrietakoa izan da hotzena, Iturrieta arabarrarekin berdinduta, -8,7 gradurekin. Uztarroz eta Burgin ere -7,7 graduko minimoak izan dira goizaldean eta -6,9 Nabaskozen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X