Iñaki Williamsek gogoan du argia, ura eta etxearen letra ordaindu ezin zituzten garaia
Iñaki Williams Athleticeko jokalariak haurtzaro "zoriontsua" izan zuela dio, ez zitzaiola inoiz janaririk falta izan platerean, baina aitortu du "egunean" bizi zirela eta zenbait garaitan ezin izan zituztela ordaindu argia, ura eta etxearen letra. Horrela mintzatu da Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegi zuzendariak ETB2ko "12 minutos" saioan Iñaki eta Nico Williams anaiei egin dien elkarrizketan.
Anaietan zaharrenak onartu du ez dituela inoiz ahaztu une zail horiek eta heldutzen lagundu ziotela.
Iruñetik Bilborako lekualdatzeaz ere hitz egin du: "Banekien etxean lagundu behar nuela eta gauzak oso ondo egin behar nituela aukera hori izateko".
Nico Williams anaiarekin batera beren jatorri xumeaz, amaren figuraz eta Ghanako familiaz hitz egiten dute, besteak beste.
Elkarrizketa osoa gaur gauean ikusi ahalko da gaueko "Teleberri" saioaren ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda