Donibane Lohizune (Lapurdi)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bere irakaslea sastatu zuen ikasleak "gaiztakeria egiteko eskatzen zion ahots bat entzuten zuen"

Gaztea jarraipen psikiatrikopean zegoen eta antidepresiboak hartzen zituen ikastetxe batean jazarria izan zenetik, eta 2022ko urrian bere buruaz beste egiten saiatu zen sendagaiak hartuta.
Irudia: EITB
Irudia: EITB

Asteazkenean Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo katoliko batean bere irakaslea sastatu zuen 16 urteko ikasleak aitortu die ikertzaileei "gaiztakeria egitea eskatzen zion ahots bat entzuten zuela" eta "hiltzea" agindu ziola.

Jerome Bourrier Baionako fiskalak gaur azaldu duenez, gaztea jarraipen psikiatrikopean zegoen eta antidepresiboak hartzen ari zen beste ikastetxe batean jazarria izan zenetik, eta 2022ko urrian bere buruaz beste egiten saiatu zen sendagaiak hartuta.

Hala ere, Donibane Lohizuneko San Tomas Akinoko ikastetxean egindako krimena azaltzen duen gaixotasun psikologikorik ez duenez, fiskalak "aurrez pentsatutako hilketa" kargupean atxilotuta mantentzea eskatuko du.

Fiskalak jakitera eman duenez, gazteak liskarra izan zuen beste ikasle batekin bezperan, eta krimena bere aurrean egin nahi izan zuela aitortu die ikertzaileei, hura "zigortzeko".

Atxilotua: "Nire bizitza hondatu dut, dena amaitu da"

Gainera, ziurtatu du nolabaiteko ezinikusia zuela gaztelaniako irakaslearekin, bere notak ez zirelako gainerako irakasgaietan bezain onak.

Fiskalak adierazi duenez, akusatuak 18 zentimetro zituen sukaldeko aizto bat hartu zuen aitaren etxean iragan asteartean. Hurrengo egunean, gaztelaniazko eskolan, 09:45ak aldera, sukaldeko paperean bildutako labanarekin altxatu, gelako atea itxi eta arbelean zutik zegoen irakaslearengana jo zuen.

Han labankada bakarra eman zion, "azkar, arin, kontenplaziorik gabe", behetik gora, eta 14 zentimetroko zauria eragin zion. Zauri horrek aorta ebaki eta eskuineko birikari eragin zion, eta bularrezurra zulatu zuen. Zauri horiek eragin zioten heriotza.

Gainerako ikasleek ihes egin zuten, eta krimenaren egilea aldameneko gelan babestu zen. Han, beste bi irakaslek arma botatzeko eskatu zioten, eta hau ziurtatu zuen: "Nire bizitza hondatu dut, dena amaitu da".

Bourrierrek ziurtatu duenez, ezerk ez zuen pentsarazten ikasle "adimendun, langile eta bakarti" horrek horrelako eraso bat egin zezakeenik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X