IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Maratoiaren ikerketa proiektuak, efemeride feministak eta otsaileko langabezia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
EITB Maratoia abenduak 16
EITB Maratoia abenduak 16

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 2, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Maratoiaren ikerketa proiektuak: EITB Maratoiaren ekarpenekin martxan dauden alzheimerraren aurkako ikerketa proiektuen aurkezpena, 11:00etan, EITBren Bilboko egoitzan.

- Efemeride feministak: Martxoaren 8a jaiegun izateko Idoia Mendia lehendakariordeak joan den astean egindako proposamena eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, 09:30ean hasita.

- Otsaileko langabezia datuak: Otsaileko langabezia eta afiliazio datuak kaleratuko ditu Estatistika Institutu Nazionalak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X