Albiste izango dira: Osasuna-Athletic ETB1en, haurrak dituztenentzako laguntzak eta Greziako tren istripua
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, martxoak 1, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Osasuna-Athletic finalerdia ETB1en: ETB1ek zuzenean eskainiko ditu Osasunaren eta Athleticen arteko Kopako finalerdiak eta finala. Gaurko partida, 21:00etatik aurrera, Sadarretik.
- Seme-alabak dituztenentzako dirulaguntzak: Gaur irekiko da seme-alabak beren kargura dituzten familiek hileroko dirulaguntza berria eskatzeko epea. Seme-alabak hazi eta mantentzeko laguntzak 200 eurokoak dira 3 urte bete arte, eta, familia ugarien kasuan, 100 euro gehigarri 3. edo ondorengo seme-alaba bakoitzeko, horiek 7 urte bete arte.
- Greziako tren istripua: Gutxienez 32 pertsona hil dira eta 85 zauritu (horietako 25 larri daude) Tempe herrian (Greziako erdialdea) bi trenek aurrez aurre talka eginda.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkatearen ustez, "nekez justifika daitezke" Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak