Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuriñe Rodriguez: "Maleken gorpua Aljeriara eraman ahal izateko heriotza ziurtagiria lortu ezinik gabiltza"

Zuriñe Rodriguez
18:00 - 20:00
Zuriñe Rodriguez: "Maleken gorpua Aljeriara eraman ahal izateko heriotza ziurtagiria lortu ezinik gabiltza"
Zaballako espetxean bere buruaz beste egin zuen 22 urteko gazteak joan den asteartean. Zuriñek, orain hilabete kartzelara egindako bisitan, oso gaizki ikusi zuela dio, baina ez zioten suizidioaren kontrako protokolorik aplikatu. Familiak, kartzelako deia jasotzean, espero zuen hil zela entzutea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politka bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X