Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute bat piztu da Karrantzako basobera zonalde batean

14:30ak aldera piztu da, etxebizitzengandik urrun dagoen leku batean, eta 18:00etarako kontrolatuta zuten suhiltzaileek.
Karrantzan izandako sutearen irudiak. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Karrantzan izandako sutearen irudiak. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Karrantzako Ranero auzoko basobera zonalde batean sute bat piztu da larunbat arratsalde honetan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sutea piztu den lekua etxebizitzengandik urrun dago.

Sugarrak 14:30ak aldera piztu dira, eta 18:00etarako sutea kontrolatu dute. Suhiltzaileak bertaratu dira ustea itzaltzeko, eta hainbat bertan geratu dira, sugarrak zabaltzeko arriskurik ez bazegoen ere.  

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X