Nafarroa eta EAE, Europako bizi itxaropen altuena duten hamar erkidegoen artean
Europan bizi itxaropen handiena dutenen artean daude Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleak. Nafarroa zehazki, Europako hirugarren eskualdea da bizi itxaropenaren podiumean, 84,4 urteko bizi itxaropenarekin, eta 10. postuan da EAE 84,0 urteko bizi itxaropenarekin. Hala ondorioztatu daiteke Eurostatek Europako eskualdeetako hilkortasunari buruz martxoan argitaratu duen txostenetik; 2021 ari dagozkion datuak dira.
Jaiotzean bizi-itxaropen handiena zuen EBko eskualdea Ticino (Suitza) izan zen 2021ean, 85,7 urteko bataz bestekoarekin. Bigarren Madril izan zen (85,4 urte), eta ondoren Nafarroa (84,8 urte).
Nafarroako emakumeak dira Europan bizi itxaropen handienetakoa dutenak, 2021ean jaiotako neska nafar batek 87,6 urteko bizi itxaropena baitu, Madrilgoen (88,2 urte) eta Ticinokoen (87,9) atzetik. 2021ean jaiotako EAEko neskek 87,0 urteko bizi itxaropena dute.
Gizonezkoei dagokionez, 2021ean jaiotako gizon nafarrek 81,9 urteko bizi itxaropena dute eta 80,4koa EAEkoek.
Akitanian apalagoa da bizi itxaropena. Rankin orokorrean 44. postuan da eskualdea, 83,1 urteko bizi itxaropenarekin; bertan 2021ean jaiotako emakumezkoek 86,1 urteko bizi itxaropena dute eta 80,1 urtekoa gizonezkoek.
Espainiar estatuan 83,3koa da batez besteko bizi itxaropena (86,2 emakumezkoena eta 80,4 gizonezkoena) eta Frantziar estatuan (behin behineko datua) 82,4koa da (85,5 emakumezkoak eta 79,3 gizonezkoak).
Covid-19aren eragina
Datu orokorrak kontuan hartuz gero, Europar Batasunean, 2021ean, jaiotzako bizi-itxaropena 80,1 urtekoa zen. 2019an, jaiotzako bizi-itxaropena 81,3 urtera iritsi zen, baina 2020an 80,4ra jaitsi zen (-0,9 urte), eta 2021ean are gehiago murriztu zen (-0,3 urte 2020arekin alderatuta), ziurrenik Covid-19aren pandemiak eragindako bat-bateko hilkortasunaren igoeraren ondorioz.
Gure erkidegoetan ere nabari da 2020an beherakada hori. Nafarroan, esaterako 85 urtekoa zen bizi itxaropena 2019an eta 83,4koa 2020a. 2021ean pandemia aurreko baliora gerturatu da, 84,8, hura harrapatu gabe, ordea.
Antzekoa gertatzen da EAEn ere, 84,5 urteko bizi itxaropena zuten 2019an jaiotakoek eta 83,4koa 2020an jaiotakoek. 2021eko gorakadarekin pandemia aurreko baliotik puntu erdira gelditzen da bizi itxaropena.
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.