TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

A-8 autobidea berriro ireki dute Errekalde parean, istripu bat tarteko bi errei itxita egon ondotik

Istripua Kantabriarako norazkoan gertatu da 09:30ak aldera eta ilara-luzeak sortu dira. Goiz nahasia izan da Bilbora A-8 autobiatik sartzeko; izan ere, istripuaz gain San Mameseko sarreran arazoak egon dira Bizkaibuseko langileak egin duten protesta dela eta.

Bi autoren arteko istripua izan da Bilbon, A-8an, Errekalde parean, Kantabriarako norazkoan, eta ondorioz bi errei itxi egin behar izan dituzte. Istripuaren ondorioz, auto ilarak luzeak sortu direla jakinarazi du Segurtasun Sailak.

Errepidea ordubete inguru itxita egon da; izan ere, istripua 09:30ean gertatu da, eta kaltetutako ibilgailuak galtzadatik kendu ondoren, zirkulazioak normaltasuna berreskuratu du 10:30erako.

Goiz nahasia izan da gaurkoa Bilbora A-8 autobiatik sartzeko; izan ere, istripuaz gain San Mameseko sarreran arazoak egon dira Bizkaibuseko langileek egin duten protestaren ondorioz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X