Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
IRUZURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko adin txikiko bat ikertzen ari dira Internet bidez iruzurra egitea leporatuta

Guardia Zibilaren ikerketaren arabera, engainu bidez lortutako datu pertsonalekin 7.500 euroko balioa zuten gama altuko produktu teknologikoak erosi zituen.

Guardia Zibila Bilboko adin txikiko bat ikertzen ari da Internet bidez egindako hainbat iruzur delituren egile delakoan. Antza denez, 7.500 euroko balioa zuten gama altuko produktu teknologikoak erosi zituen engainu bidez lortutako hainbat pertsonaren datuekin.

Espainiako Barne Ministerioak ohar bidez jakinarazi duenez, iruzurgileak Bilbon alokairurako etxebizitzen iragarki faltsuak argitaratzen zituen merkatuko prezioaren azpitik eta horrela biktimen datu pertsonalak eskuratzen zituen.

Alokairuko kontratua egin ahal izateko, NANaren argazkia eta azken hiru nominen kopiak eskatzen zizkien interesatuei. Ondoren, dokumentazio hori baliatuta, gama altuko produktu teknologikoak erosten zituen Interneten. Erosketak online ordaintzen zituen, iruzur eginez lortutako datuak (NAN zenbakia eta nominak) erabilita.

Erositako produktuak beste pertsona baten lantokira bidaltzeko eskatzen zuen.

Ikerketan parte hartu duten agenteek pakete horietako bat noiz iritsiko zen jakin zuten, eta horren bila adin txikiko bat joan zela egiaztatu zuten.

Adin txikikoak esan zien Bilboko beste adingabe bat zela, ustez, pisuak alokatzeko iragarkiak jarri, datu pertsonalak bildu eta produktu teknologikoak erosten zituena, eta berak erositakoa jaso besterik ez zuela egiten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X