Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro argi eta lehorra Aste Santu guztian

Aro egonkorra izango dugu nagusi datozen jaiegunetan. Gauak freskoak izango dira, baina egunez 17-18 °C harrapatuko dira kostaldean eta altuagoak (20 °C inguru) barnealdean.
Gizon bat irakurtzen, eguzkitan, Bilbon.
Gizon bat irakurtzen, eguzkitan, Bilbon. Argazkia: EFE

Aste Santua giro egonkorrarekin igaroko dugu Euskal Herrian, Euskalmet agentziak eta EITBko meteorologia zerbitzuak jakinarazi dutenez. Jaiegun guztietan, eguzkitsu egongo da zeru gaina, eta tenperatura atseginak izango dira oro har. Gainera, egunek aurrera egin ahala, poliki-poliki, goranzko bidea hartuko dute termometroek, baina gauek freskoak izaten jarraituko dute. 

Ostegunean, apirilaren 6an, eguzkia izango da protagonista, goizaldean eta goizean goiz erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugun arren. Tenperaturak, minimoak zein maximoak, apur bat igoko dira. Dena den, izotza egingo du Araban eta Nafarroan. Haizea ahul ibiliko da, iparraldetik. Hori horrela, epelenak 16 ºC-ren bueltan ibiliko dira kostaldean, eta 18-19 ºC inguruan barnealdean. 

Ildo beretik jarraituko du ostiralean ere. Zerua ia garbi egongo da, eta, eguzkiari esker, tenperatura maximoak beste koska bat igoko dira: kostaldean, 17 ºC-koak, eta 19-20 ºC-koak, barnealdean. Araban eta Nafarroan, izotza egingo du. Ipar-ekialdeko haizeak ahul joko du, batez ere kostaldean. 

Larunbatean, udaberriko beste egun bat izango dugu. Eguzkia izango da jaun eta jabe, eta tenperatura maximoek gora egingo dute berriro, bereziki barnealdean —20-22 ºC harrapatuko dira—. Igandean, ez da aldaketarik espero, eta Nafarroa erdialdean eta hegoaldean espero dira tenperatura beroenak, 22-23 ºC-ko langa gaindituta. 

Astelehenean, ipar-ekialdeko haizeak iparraldera egingo du, eta hodei gehiago ekarriko ditu. Dena den, ateri eutsiko dio, antzeko tenperaturarekin. 

Eguraldi atsegina tarteko, turismo gidetan ikusiko ez dituzun hainbat plan topatuko dituzu bideo honetan: 

20230322093437_aste-santurako-4-plan-euskal-herritik-irten-gabe_
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X