Turismoa EAE-n
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Turismoa iazko datuen azpitik egon da aurten Aste Santuan

Sektoreak egindako lehen balantze baten arabera, bost egun hauetan % 80-90ekoa izan da okupazioa hotel eta landetxeetan, 2022koa baino apalagoa, dena dela. Joseba Goirigolzarri Destino Bilbaoko bozeramaileak esan duenez, datozen bi urteotan ez dute espero pandemia aurreko datuetara heltzea.
Turismo sektoreak Aste Santuko balantze positiboa egiten du. Milaka turista izan dira Euskal Herrian, eta kaleak, eguraldia lagun, jendez lepo egon dira.
18:00 - 20:00
Azken orduko erreserbei esker, okupazioa ia % 100 izan da

Aste Santua bukatzear dela, bost opor egun hauek turismoan izan duten eraginari buruzko lehen balantzea egin du sektoreak. Euskadi Irratiak bildutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hoteletako eta nekazal turismoko etxeetako okupazioa % 80-90ekoa izan den arren, beherakada sumatu dute iazkoarekin alderatuta.

Joseba Goirigolzarri Destino Bilbaoko bozeramaileak azaldu duenez, Bizkaiko hiriburuko hotelen okupazioa % 90ekoa izan da Aste Santuan, eta % 60-65eko espero dute Pazko Asterako, azken orduko erreserbei esker. Datuok iazko kopuruak baino eskasagoak direla azpimarratu du, pandemiaren aurretik izandakoetatik urrun oraindik. "Pandemia aurretik, 2018 eta 2019 urteetan, emandako datuetara ez gara heldu eta ez dugu espero heltzea datozen bi urteetan", azaldu du. 

Goirigolzarriren hitzetan, nabarmena izan da atzerriko turismoaren pisua, bereziki bisitari frantsesena. 

EAEko nekazal turismoko etxeei dagokienez, % 80 inguruko okupazioa izan dute Aste Santuan, iazko baino apur bat apalagoa. Azken orduko erreserben zain, Pazko Asterako % 26ko okupazioa dute bermatuta, iazkoa baino sei puntu txikiagoa. Halere, iazko Aste Santua berezia izan zela gogorarazi du Idoia Ezkurdia Nekaturreko gerenteak, pandemia ostean jende oldea jaso zutelako. 

Turistaren profilari dagokionez, bertakoak nagusi izan direla argitu du Ezkurdiak eta Araban izan dituztela datu onenak. Aurten, gainera, beste joera bat igarri dute: "Iaz, orokorrean, lau gaueko egonaldiak izan genituen batik bat, aurten hiru gau izan dira gehientsuenak". 

Donostiako hoteletako okupazio datuen faltan, Aquariumak jakinarazi du 11.822 bisitari jaso dituztela ostegun eta igandea bitarte (astelehen honetako datuak zenbatzeke dituzte), eta Aste Santuko oporretan 14.000 bisitarira, iazko datuetara, heltzea aurreikusi dute. 

Azken datu bat: Euskal Herriko aireportuetan (Bilbo, Hondarribia, Foronda, Noain eta Biarritz) 170 hegaldi baino gehiago dira gaur programatuta, hots, hegaldi gehien izango duen opor eguna izan da gaurkoa. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X