Istripua Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

79 urteko gizon bat hil da Los Arcosen, bere autoak kamioi baten aurka talka eginda

Istripua 19:26 aldera gertatu da NA-1110 errepidearen 47. kilometroan. Halaber, 79 urteko beste gizon bat zaurituta eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Los Arcoseko istripua. Argazkia: policiaforal_na
Los Arcoseko istripua. Argazkia: policiaforal_na

79 urteko gizon bat hil da ostegun arratsaldean NA-1110 errepideko 47. kilometroan izandako ezbehar batean, Los Arcosen. Autoko gidaria da hildakoa.

Nafarroako Gobernuko iturriek adierazi dutenez, istripua 19:26 aldera gertatu da, eta auto batek eta kamioi batek egin dute talka.

Gainera, autoko gidariaren alboan zihoan 79 urteko gizona zaurituta eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Foruzaingoa, suhiltzaileak eta bi anbulantzia bertaratu dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X