IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Beroa eta enbata, autobusen greba finalerako eta sanferminetako kartel irabazlea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
42 gradu Bilbon
42 gradu Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 3, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Beroa eta enbata: Termometroek 30 ºC-ko tenperatuak gaindituko dituzte gaur leku gehienetan, kostaldean barne, baina iluntzean 15 gradu jaitsiko dira bat-batean, enbataren ondorioz.

- Autobusen greba finalerako: Atzoko batzar antzuaren ondotik, beste hitzordu bat dute ANET Nafarroako Errepide bidezko Garraio eta Logistika Enpresaburuen Elkarteko ordezkariek eta sindikatuek hitzarmena negoziatzen jarraitzeko eta maiatzaren 5erako eta 6rako deitutako lanuzteak saihesteko.

- Sanferminetako kartel irabazlea: Iruñean erroldatutako 4.110 pertsonak eman dute botoa aurtengo sanferminetako kartel irabazlea aukeratzeko. Udalak duela egun batzuk eman zituen ezagutzera 10 kartel finalistak, eta gaur bertan iragarriko dute irabazlea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X