Sexu erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako saskibaloi entrenatzaile bat salatu dute adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita

Arabako Saskibaloi Federazioak eta klub gorri-urdinak bere karguetatik kendu dute gaztea eta babes osoa helarazi diote emakumeari. Jokalaria adingabea zen erasoa jasan zuenean.

Arabako Saskibaloi Federazioak lizentzia kendu dio gizonezko entrenatzaile bati, jokalari ohietako batek sexu erasoa egotzita horren kontrako salaketa aurkeztu duela jakin ostean. 

Emakumeak orain aurkeztu du salaketa, baina erasoa iaz gertatu zen, artean adingabea zela. Salatzailea Toju saskibaloi taldeko junior kategoriako jokalaria zen. Denboraldi honetan, baina, jokalaria eta entrenatzailea ez zebiltzan talde berean. 

Salaketaren berri izan eta berehala, Federazioak oharra atera du. Bertan dioenez, jarduera guztietatik baztertu dute entrenatzailea, polizien eta epaitegien ekinbideak bukatu bitartean. 

Federazioak "elkartasuna eta erabateko babesa" helarazi nahi izan dizkio emakume salatzaileari, eta salatutako gizonaren errugabetasun-presuntzioaren eskubidea errespetatzen duela erantsi du. 

Federazioaren hitzetan, "onartezinak, gaitzesgarriak eta salatzekoak dira saskibaloian aritzen den ezein pertsonaren osotasun moral edo sexualaren kontrako erasoak, zein duintasunari kalte egin diezaiokeen edozein jarrera, iruzkin, jazarpen, larderia edo eraso". 

Salatutako gizona Baskoniako harrobiko taldeen entrenatzailea ere bazen, eta jardunean zegoen aurtengo denboraldian. Hori horrela, klub gorri-urdinak ere kargutik kendu du. 

Ohar bidez, "kirolaren barruan ezein bortxakeria jarrera gaitzetsi eta baztertzen" duela esan du Baskoniak. 

Ildo beretik, antzeko idatzia kaleratu du Toju saskibaloi taldeak ere. Azpimarratu duenez, ez zuen salatutako gertakarien berri. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Gure Eskuk “HERRITU” aurkeztu du, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzeko

Gure Eskuk “HERRITU” ekimena aurkeztu du gaur, euskal komunitatea sendotzeko eta zutabeak indartzeko helburua duen tresna gisa. Euskarri modura txartel fisiko edo birtuala izango du. Harpidetza egiten duenak Euskal Herria 7 herrialdek osatutako nazio bat dela, eta euskararen eta erabakitzeko eskubidearen aldeko atxikimendua adieraziko du. Durangoko azokan jarriko da martxan eta asmoa herriz herri zabaltzea da, 10 euroko harpidetzaren truke.

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Osakidetzak anbulatorioetan psikologoak kontratatzeko prozesua ireki du

Profesional horien bidez, Euskal Osasun Zerbitzuko anbulatorioetan insomnioa, antsietatea, depresio arina edo antzeko nahasmendu eta ondoezei hobeto erantzutea da helburua. Kontratatuko diren psikologoak Lehen Mailako Arretan erreferenteak izango dira, eta bitartekari lanak egingo dituzte pazientearen eta familiako medikuaren eta, kasu konplexuagoetan, ospitalez kanpoko osasun mentaleko zentroetan ematen den arreta espezializatuaren artean. 

Gehiago kargatu
Publizitatea
X